Daily Archives: 20th urtarrila 2023


Asteartean ADEYPeko Jesús Cabrerok hitzaldi bat eman zien batxilergoko 2. mailako familiei

Astearte honetan, urtarrilaren 17an, ADEYPeko Jesus Cabrerok Asti Lekuko orientabidearen programaren baitan, batxilergoko 2. mailako ikasle eta gurasoei bideratutako hitzaldi bat eman zuen ikastolan. Hitzaldiaren helburua da batxilergoa amaituko duten ikasleei orientazioa eta laguntza ematea ikasketa-etapa berria hasi arteko trantsizio-prozesuan, bai unibertsitaterako, bai Lanbide Heziketarako. Horretarako, informazio interesgarri ugari eman […]


Deustuko Unibertsitateko tailerrak ikastolan, batxilergoko 1. mailan

Aste honetan Asti Lekuko batxilergoko 1. mailako ikasleek Deustuko Unibertsitateko zenbait tailerretan parte hartu dute ikastolan. Tailer horiek hiru lan-arlo izan zituzten: Euskal Hizkuntza eta Kultura, Gizarte Lana eta EOLOS Smart Factory. Ikasleek oso modu aktiboan hartu zuten parte hasieratik, eta oso ondo baloratu zuten jarduera.


DBHko 4. mailako ikasleak, CRASH! Ikasleen Azokako hitzaldietara joan dira

Ostegunean, Asti Lekuko DBHko 4. mailako ikasleak CRASH! izeneko Portugaleteko Ikasleen 1. Tokiko Azokaren baitan antolatutako hitzaldietara joan ziren. Informazio eta orientazio saio horiek Gazte Gelan eman ziren eta bertan unibertsitateko graduei buruzko informazioa eman zitzaien ikasleei, ikastolan bukatutakoan zein bide hartu erabakitzerakoan, lagungarria izango zaiena.   Asti Leku, gainera, […]


HH3ko umeek beren danborrada ospatu dute ikastolan

Gaur, ostirala, hiru urteko txikiek beren danborrada ospatu dute ikastolan. Jarduera hau neguari lotutako unitate didaktikoaren barruan dago, eta, horren bitartez, besteak beste, euskal kulturarekin zerikusia duten urtaro honetako ospakizunak ezagutzen ari dira. Horren erakusle, Donostiako danborrada; aste honetan ospatu dela baliatuz, euren danborrada propioa antolatu dute Asti Lekun. Jantziak […]


Asti Lekuk Portugaleteko Inauterietako jaitsieran parte hartuko du

Aurten, Asti Lekuk Portugaleteko Inauterietako eskola-jaitsieran parte hartuko du, otsailaren 17an. Lehen Hezkuntzako etapa osoko ordezkaritza handi batek parte hartuko du, eta 600 ikasleez gain, irakasleek eta nahi duten familiek parte hartuko dute. ITSASOA izan da Asti Lekuko LHkoek jaitsierarako aukeratu duten gaia eta mozorroak horrela banatu dira mailaka: LH1, […]