Matrikulazioa eta bazkidetza


Matrikulazioa eta Bazkidetza: argibide orokorrak

Matrikulazioa

Zuen seme-alabak Asti Lekun matrikulatu nahi badituzue gure proiektua ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Urtean zehar etor zaitezkete.

Eman izena ikastolako telefonora deituz: 94 493 70 20 (David).

Bazkidetza

Asti Leku Ikastola familien kooperatiba da. Bazkidetzeko prozeduraren inguruko argibideak Kooperatibako Zuzendari Nagusiak emango dizkizue goian aipatutako aurkezpen bilera batean. Horretarako deitu ikastolara (944 937 020) eta Jasone Gutiérrez-ek hartuko dizkizue datuak. Bilera eguna finkatuta dagoenean berak deituko dizue eguna, tokia eta ordua jakinarazteko.

Ateak zabalik ikasturtean zehar:

Batetik, Zuzendari Nagusiak familiei gure proiektua, matrikulazio prozedura eta bazkidetzeko prozesua azaltzeko egiten dituen bileretara etorri ahal zarete.

Bestetik, gure egunerokoan ere ezagutu ahal gaituzue, hitzordua eskatuz.

Batean zein bestean parte hartu ahal izateko telefonoz deitu behar duzue (944 937 020) eta Jasone Gutiérrez-ek hartuko dizkizue datuak. Berak deituko dizue eguna, tokia eta ordua jakinarazteko.

Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

matrikulazioa

Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra bitartean (16 urte)

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momentuaren arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zain.

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 26an
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 26an
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Ikastetxean izena emateko eskabidea ikastolan bertan egin daiteke edo online euskadi.eus webgunean
    • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
    • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria.
    • Anai-arrebarik izanez gero, dagokien familia-liburuaren orriaren fotokopia.
    • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).
    • Udalak egindako familia helbidearen erroldatze ziurtagiria (ikaslearena eta aita edo amarena.
    • Baremaziorako beste agiri batzuk ere ekar ditzakezue.
    • Argibideak EHAAn argitaratuko den onarpen-aginduan ikusi ahalko dira,euskadi.eus
    • Dokumentazioa ikastolan aurkezteko tokia eta ordutegia: DBHko Idazkaritza Akademikoan, honako ordutegian:
      • 9:00-14:00 eta 16:00-17:30

DBHko aukerako ikasgaien hautaketa

2024-2025 ikasturteko DBHko ikasgaien hautaketa

Sartu dagokizun mailan eta osatu galdetegia:

Matrikulazio prozesua Batxilergoan

matrikulazioa

Ateak zabalik

Informazio bilera irekiak 2024

Martxoaren 20an eta 21ean

17:00etan

HHko hitzaldi aretoan

ZATOZ EZAGUTZERA!

Ezagutu Asti Lekuko Batxilergoa

Matrikula egiteko argibideak

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momentuaren arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zain.

  • 2024-2025 ikasturteko aurrematrikula egiteko epeak:
    • online, Eusko Jaurlaritzako webgunearen bidez: apirilaren 8tik 19ra
    • ikastolan (DBHko idazkaritzan): apirilaren 8tik 19ra
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
    • Familia-liburuaren aita edo ama azaltzen den orriaren fotokopia.
    • Ikaslearen NANaren fotokopia.
    • Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
    • Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira (familia ugariak, elbarritasunak, errolda-agiria,…)
    • Eskabide orri ofiziala hemendik deskargatu dezakezue:

Matrikulak tramitatzeko DBHko idazkaritzako ordutegia:

9:00 – 13:30

15:00 -16:30

DBHko idazkaritzan Koldo Santamaríak atendituko zaituzte, bai leihatilan bai telefonoz (94 493 72 52), esandako ordutegian.

Ikasgaiak aukeratu

  • Bete ezazu dagokizun galdetegia zure arloak aukeratzeko:

  • Asti Lekuko ikaslea ez bazara eta matrikula online egin nahi baduzu: