Arau batzuk
Orokorrak
- Ikastola osoan debekaturik dago erretzea.
- Oso garrantzitsua da eskola orduetan puntuala izatea.
- Eskola orduetan, ikasleak ezin izango dira ikastolatik irten (Batxilergokoak izan ezik).
LH
- Sakelako telefonoak ezin dira ikastolara ekarri. Beharrizana izanez gero Ikasketa- buruarekin hitz egin behar da, baimentzeko eta erabilera jakinarazteko.
- Ikastola ez da arduratuko gauza baliotsuen galeraz edo lapurretaz, honen ardura ikasleak berak baitu.
- Tutore edota irakasleari eman behar zaizkien oharrak idatziz eman behar dira eta ez telefonoz. Baita ere tutoretza orduak eskatzeko.
DBH
- Jolastorduetan eta bazkaldu ondoren duten aisialdian liburutegia, Txokoa eta beraiei dagozkien guneak erabil ditzakete. Ezin izango dira egon beste gune eta eraikuntzetan (Batxilergoa, Lehen Hezkuntza, atletismo pista eta abar.)
- Ikasleek eskola denborarako duten arautegia, jantokian, eskolaz kanpoko ekintzetan, irteeretan…etab aplikatuko da.
- Ikastola barruan, jantokian zein eskolaz kanpoko jarduera akademiko guztietan debekatuta dago mp3-4, telefonoak, argazki kamera, bideo kontsolak eta bestelako makinak erabiltzea. Makinak itzalita egon behar dira.
- Erabiliz gero objektuak eta makinak jasoko dira.
- Erabilera desegokiagatik edo nahita apurtzen den materiala, ikasleek ordaindu egin beharko dute.
- Ikastola ez da arduratuko, diru, mugikor edo gauza baliotsuak galduz gero. Honen ardura ikasleak berak izango du.
Batxilergoa
- Gure etapa honetan hainbat ikas-arlo eta banaketa izateak ikasleen mugimendu handia suposatzen du. Honexegatik, funtzionamendu ona lortzeko puntualitatea oso inportantea da. Irakasleek eta ikasleek arau hau errespetatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
- Azterketa garaian, gaixo dagoen ikaslearen gurasoek deitu behar dute Ikastolara bertan, berria emateko goizeko 8:30akaldera eta ikasleak medikuaren ziurtagiriak ekarri beharko du falta zaizkion azterketak egin ahal izateko.
- Sakeleko telefonoak eta beste motako gailu elektronikoak dituzten ikasleek, eskola orduetan eta jantokian itzalita izango dituzte eta erabiltzekotan, jolas-orduetan bakarrik erabil daitezke eta beti batxilergoko edifiziotik
kanpo. Erabilera desegokiak arautegiaren arabera zigortua izango dira. - Erabilera desegokiagatik edo nahita apurtzen den materiala, ikasleek ordaindu beharko dute.
- Ikastola ez da arduratuko, diru, sakeleko telefono edo gauza baliotsuen galketaz edo lapurketaz. Honen ardura
Ikasleak berak dauka. - Gainontzeko arau guztiak ikasle eta gurasoei bananduko zaizkie ikastolan.