Ikastolaren helburu orokorrak 2022 /2023 ikasturtea


21-24ko Plan Estrategikoa jarraituz, eta bertan agertzen diren Lerro Estrategikoak aplikatuz, hauek izango ziren 22/23 ikasturteko helburu orokorrak.

IKASTOLAGO

Euskaldunago

Ikasleen arteko euskaren erabilera gela barruan sustatzeko, jaso dugun eta jasoko dugun formazioan eman dizkiguten jarduera mota ezberdinak aplikatzen jarraituko dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzan egunerko errutinak berrizten eta zehatzen; DBH eta Batxilergoan arlo eta eremuetara errutina hauek eramaten ebaluagarriak izan daitezen; eta orokorrean etapa ezberdinen arteko ekintzak sustatzen ahozko Euskararen erabilera indartzeko.

Berriztatzaileago

Etapa ezberdinetan abian ditugun proiektuen ezarpena eta garapenarekin jarraituko dugu: HHn HAZI proiektuan ohitura osasungarriak indartzen dituzten jarduerak unitate didaktikoetan txertatzen (pikomotrizitatea eta elikadura); LHn KIMU proeiktua 3. mailara iritzi da, metodologiam eta espazioen erabileran aldaketak sartzea eskatzen duena; LHn ere 4. mailan, 5. mailan, eta 6. mailan Pentsaera Konputazionala eta Robotikaren ezarpena gauzatu da.
Bakoitiak diren maila guztietan LOMLOEren ezarpenak aldaketak suposatzen ditu, baina agian DBHn eta Batxilergoan garrantzi handiago hartzen du “eremuen agerpena” dela eta, arlo edo irakasgaien ordezko edo globalizatzaile bihurtzen delako. Era berean arlo berriak ere agertu dira DBHn eta Batxilergoan, lagungarriak izango direnak gure proeiktuak aurrera eraman ahal izateko.

Maila akademiko sendoago

Ikasleen errendimendu akademikoa martxan dauzkagun proiektuen bidez hobetzen dela ziurtatzeko, kanpoko ebaluazio ezberdinak egitea aztertuko dugu, pasa den ikasturtean pendiente geratu zen gaia.

Eskolaz kanpoko zerbitzu eguneratuago

21/22 ikasturtean hasitako eskaintzaren arrakasta ikusita, hau indartzeko asmoa daukagu, ekintza berriak sartzeko aukerak baztertu gabe.

Objetivos del curso

GUREAGO

Pasa den ikasturteko helburuei jarraituz, Hezkuntza Komunitate osoko agente guztien partaidetza sistematikoa bultzatzeko jarduera eta ekintza ezberdin batzuk antolatuko ditugu:

Honetarako, DBHko 2. zikloan ikasleen portfolioa diseinatu eta pilotatu nahi dugu: bertan ikasleek ikastolan ditugun erronketan (HNP, Agenda 2030, Hezkidetza…) parte hartzeko ebidentziak sartuko dituzte. Batxilergoko Tutoretza partekatua ezarri ostean bere eraginkortasuna ebaluatzea dudu helburu.

Langileei begira, Estrategia Planeko onarrizko printzipioetan sakonduko dugu: euskararen erabileran eta emozioen kudeaketan; kudeaketa eta funtzionamendu organuetan parte hartzeko gonbidapena; etapa ezberdinetako irakasleen erlazioa hobetzeko etapen arteko ekintzak sustatzea, pandemiaren garaian ezinezkoa egin zitzaigun erronka.

Familiei begira, guraso eta tutoreen arteko bileretan aldaketak egin ostean, egokitzapen gehiago egin nahi ditugu, landu behar diren gaiak eta komunikatu behar diren berriak hobeto helarazteko. Bestalde Guraso Batzordeko bilerak deitzen jarraituko dugu formato ezberdinetan.

HERRIKOAGO

Gure inguruko ikastetxe eta haurtzaindegiekin aliantzak indartu nahi ditugu, ikasle berrien etorrera sendotzeko asmoz, batez ere kritikoak izan daitezkeen etapetan: Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan.

Hezkuntza eta Kultura mailan inguruko erakunde publikoek antolatzen dituzten ekintzetan era sistematikoan parte hartuko dute gure ikasleek. Garrantzi berezia hartzen LHko ikasle gutzien partaidetza Portugaleteko Udalatxeak antolatzen duen Inauterietako desfile eta jaialdian. Eta helburu berarekin, baina kontrako norabidean, Asti Leku Eguna ospakizun irekiago eta herrikoago izan dadin aldaketak egiten hasiko gara.

HORNITUAGO

HHko HAZI proiektuaren ezarpena egiteko espaizoen eraldaketa egin behar dugu eta orduan edifioan egokitzapenak egiten jarraitu behar dugu. Bestalde 1. zikloa leku aldatzean pentsatu behar dugu Grumete Diego kaleko instalazioetara ekartzeko. Honetarako urratsak ematen hasi gara: Proiektua eta aurrekontuak eskatu ditugu.

Lehe Hezkuntzako zikloetako berrantolaketa baztertu ostean, espazio eta mobiliarioaren aldaketarekin jarraitzen dugu. LH 3. mailara heldu gara eta 4. mailako geletan pentsatu behar dugu. Eta LOMLOEren ezarpenagatik 3. pisuko espazioen erabilera birpentsatu behar dugu.

DBHko edifizoan erabilera bereziko geletan aldaketak egiten hasi gara edo diseinatu behar ditugu: Laborategiak, Informatika gelak, Teknologia gela, Liburutegia…

Batxilergoko edifizioa eta Kirol instalazioak egin ahal izateko urratsak ematen jarraituko dugu.