Nortasuna


Asti Leku gara, ezkerraldean erreferentzia den familien ikastola kooperatiboa

Nortasuna

  • Pertsonak hezten (2-18)

    Asti Leku ikastolan 2 eta 18 urte arteko hezkuntza-eskaintza dugu, eta gure helburua da pertsona trebeak, euskaldunak eta balioak dituztenak heztea.

  • Euskara, hizkuntzak, kirola

     

    Euskararen ezagutzan eta transmisioan jartzen dugu arreta nagusia, eta Euskal Herriaren balio historiko eta kulturaletan. Beste hizkuntza batzuekiko errespetua eta ezagutza, aisialdia aprobetxatzea eta kirol-jarduerak ere gure nortasunaren ikurrak dira.

  • Hezkuntza komunitatea

    Giro irekia eta askotarikoa lortu nahi dugu, hezkuntza-komunitate osoaren partaidetza aktiboa eta jabetza-sentimendua sustatzeko.