Yearly Archives: 2024/12/13


Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu Asti Lekun

Gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi Asti Lekura hurbildu dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haur guztiak bisitatzera. Urrutitik etorri dira eta opari polit batzuk utzi gela guztietan. Bide batez, Asti Lekuko ikasleek ikastolara ekarri dituzten elikagaiak hartu dituzte gehien behar dutenen artean egun hauetan banatzeko. DBHko eta […]


DBH4ko zenbait ikaslek Loraldiaren Kamara Sartu proiektuan parte hartu dute

DBHko 4. mailako zenbait ikaslek Loraldiaren KAMARA SARTU proiektuan parte hartu dute, eta horren aurkezpena pasa den astean egin zuten Zunzunegui ikastetxean, bertako ikasleekin batera. Aurkezpenera Ballontiko ikasleak gonbidatuak izan ziren, eurek eutsiko baitiote Loraldia proiektuko lekukoari. LORALDIA 2014. urtean sortu zen, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, baina jaialdiko […]


Eskerrik asko Asti Lekuko Merkatu Solidarioan parte hartu duzuen guztioi!

Pasa den ostiralean, abenduak 15, Asti Lekuko Merkatu Solidarioaren bigarren edizioa antolatu genuen Portugaleteko Merkatuan, berriro ere oso harrera ona izan zuelarik. Izan ere, aurtengo parte hartzea iazkoa baino handiagoa izan da, bai eta Anari, Rett sindromea duen Portugaleteko neskatoa, laguntzeko lortutako diru kopurua ere. Eskerrik asko guztioi!


Ikasteko tekniken ikastaroa Portugaleteko Gazte Gelan

Portugaleteko Gazte Gelak ikasteko tekniken 10 orduko ikastaroa antolatu du Portugaleteko ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzendutakoa. Ikastaroa euskaraz izango da, Gazte Gelan, 2024ko urtarrilaren 15, 16, 17, 18 eta 19an 18:30etik 20:30era. Plaza kopurua mugatua denez gero, izena eman ahala (urtarrilaren 8a baino lehen) onartuko dira ikasleak.


Euskarazko produktuen katalogoa

Gabon hauetan euskarazko opariak egin nahi badituzue webgune honetan denetariko produktuen zerrenda duzue (jolasak, liburuak, komikiak…), txikientzat, gazteentzat eta gurasoentzat. Sakatu irudian