Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak era inplizituan baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
ASTI LEKU IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Grumete Diego, 19- 48920 Portugalete. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke:94 493 70 20. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke:
www.astileku.com domeinua ASTI LEKU IKASTOLArena da.
2. ZER DA ASTI LEKU IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Orain www.astileku.com tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta ASTI LEKU IKASTOLAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. ASTI LEKU IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau ASTI LEKU IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak ASTI LEKU IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo ASTI LEKU IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta ASTI LEKU IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, ASTI LEKU IKASTOLAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
ASTI LEKU IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, ASTI LEKU IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, ASTI LEKU IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, ASTI LEKU IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango ASTI LEKU IKASTOLAk edo ASTI LEKU IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean ASTI LEKU IKASTOLAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
ASTI LEKU IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta ASTI LEKU IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Bilboko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, ASTI LEKU IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.
o Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
– Arduradunaren nortasuna: ASTI LEKU IKASTOLA
– IFZ: F48075220
– Posta helbidea: Grumete Diego 19, 48920 Portugalete (Bizkaia)
– Tel: 944 937 020
– Helbide elektronikoa: astileku@ikastola.eus
o Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:
• Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko;
• Kexa eta iradokizunen kudeaketa aurrera eramateko;
• CV eta lan-poltsaren kudeaketa;
• Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
• Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
o Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.
o Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?
Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.
o Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.
o Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?
ASTI LEKU IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo astileku@ikastola.eus-era mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:
– Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
– Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
– Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
– Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
– Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, ASTI LEKU IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
– Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarrituta dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
– Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, ASTI LEKU IKASTOLA-k honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, ASTI LEKU IKASTOLA-k eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ASTI LEKU IKASTOLA-k erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.astileku.com web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo “internet kafean”.
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo ASTI LEKU IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.
© ASTI LEKU IKASTOLA Eskubide guztiak gordeak.