Asti Lekuk Portugaleteko Inauterietako jaitsieran parte hartuko du


Aurten, Asti Lekuk Portugaleteko Inauterietako eskola-jaitsieran parte hartuko du, otsailaren 17an.

Lehen Hezkuntzako etapa osoko ordezkaritza handi batek parte hartuko du, eta 600 ikasleez gain, irakasleek eta nahi duten familiek parte hartuko dute.

ITSASOA izan da Asti Lekuko LHkoek jaitsierarako aukeratu duten gaia eta mozorroak horrela banatu dira mailaka:
LH1, dortokak
LH2, itsas izarrak
LH3, arrainak
LH4, marmokak
LH5, urpekariak
LH6, olagarroak

Ikasleek hasieratik aktiboki parte har dezaten, mozorroak ikastolan egingo dituzte. Gurekin etortzera animatzen diren familiei dagokienez, etxean egin ahal izateko behar duten informazio guztia helarazi zaie (patroiak, argazkiak…).

AUPA ASTI LEKU! ANIMATU ZAITEZTE!

 

Eguna iristeko irrikan dauden arren, bai ikasleak, bai irakasleak asko gozatzen ari dira prestatze-lanekin.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.