
IKT-AK, EZINBESTEKO ALIATUA KONFINAMENDUAN
Koronabirusak eragindako konfinamendu egoerak 360 graduko iraulketa ekarri die gure bizitzei zenbait arlotan. Hezkuntza eremuan, hain zuzen, berehalako egokitzapena egin behar izan genuen ikasleak, etxean egon arren, ondo atenditu ahal izateko.

IKASLE-TRUKEAK, BESTE ERA BATEAN
COVID-19ak eraginda berrantolatu behar izan diren ekintzetariko bat, Asti Lekuko ikasle-trukeei dagokiena da. Gainontzeko esparruetan bezala, honetan ere ezin izan ditugu aurreikusita genituen jarduera guztiak aurrera eraman.

BIZITZA BURUZ BEHERA
Goiz batean esnatu eta gure bizitza goitik behera aldatu zen. Egun batetik bestera ezin ginen ikastolara joan, ezin genituen gure pertsona bereziak besarkatu, ezta ikasleak ukitu ere… Bat batean geneuzkan plan, programazio eta eginkizun guztiak bertan behera geratu zitzaizkigun. “Zer egingo dugu orain????” Pentsatu genuen…

EUSKARA IKASTEKO JOLASAK
Aldizkariaren atal honetan era ludikoan eta entretenigarrian zure euskara maila hobetzen laguntzen saiatuko gara. Horretarako euskara lantzeko interneten dauden jolasak, hitz jokoak, esamoldeak… hona ekarriko ditugu zuekin partekatzeko.