Ikastolen Elkartea


2027ko Ibilaldiako denda ibiltaria urriaren 23an izango dugu Asti Lekun

2027an Santurtzik hartuko du Ibilaldia, “Bagan Boga” lelopean, eta Bihotz Gaztea ikastolak antolatua. Ohitura denez, gure familiek, langileek eta lagunek aukera izango dute edizio honetako produktuak Asti Lekun bertan erosteko. Horretarako, urriaren 23an, ostirala, saltokia ipiniko dute HHko arkupean, 16:00etan. Aurrerapen gisa, hemen ikus dezakezue katalogoa: sakatu irudian   Online […]


Kilometroak 2026 Lazkaon ospatuko da igande honetan, urriak 4

Aurtengo Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia, jaia urriaren 4an (igandean) ospatuko da Lazkaon, «Ibilian-ibilian, buelta!» lelopean, Lazkaoko Ikastolak antolatuta. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute herrian zehar banatutako lau gunetan: 1. Gunea (Iturrialde aparkalekua): Edu Zardoya, Skabidean, Muxutruk eta Nafarroa 1512 taldeen emanaldiak eta batukada. 2. Gunea (Lazkao Txiki plaza): Oin […]


DBH1eko ikasleak, ikasturte honetan ere, Pulunpa egitasmoan

DBHko 1. mailako ikasleek Pulunpa egitasmoan hartuko dute parte aurten ere. Hezitzaileak Ikastolen Elkarteko Zirimolakoak dira, eta, dagoeneko, ikastolen historia eta autobiografia linguistikoa landu dituzte lehen saioetan. Pulunpa egitasmoa Euskal herriko Ikastolen Elkartean garatutako egitasmo pedagogiko integrala da, ikasleen arteko euskararen erabileran eta haien euskal kulturarekiko atxikimendua eragiteko sortua. Ikastolen […]


EHI-Euskal Herriko Ikastolak elkartearen lan-deialdia

EHI-Euskal Herriko Ikastolak elkarteak hiru lanpostu betetzeko deialdia egin du. Erantsitako dokumentuetan jasoko dituzue deialdien gaineko zehaztapen gehiago. Euskara didaktikaria_lan-deialdia.docx.pdf Lan Deialdia-Komunikazioko Proiektuen Koordinatzailea.docx.docx.pdf Lan-Deialdia-Euskara eta Euskal Kultura Teknikaria.docx.pdf Curriculumak bidaltzeko azken eguna: uztailaren 14a


Ekainaren 14an Araba Euskaraz ospatuko da Amurrion

Ekainaren 14an, igandea, Araba Euskaraz jaia ospatuko da Amurrion, herriko Aresketa Ikastolak antolatua. Urtero bezala, milaka lagun elkartuko dira giro ederrean, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko helburuarekin. Egun osoan zehar, bertaratzen direnek aukera izango dute kontzertuak entzun, tailerretan parte hartu eta jarduera anitzetan murgiltzeko. Motorrak berotzeko hemen dituzue bideoklipa eta koreografia: […]