Asti Lekuko Garaine Martínez, Euskadiko Ekonomia Olinpiadan nabarmendu da
Euskadiko XVII. Ekonomia Olinpiada joan den martxoaren 27an egin zen Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Lehiaketan Batxilergoko 80 ikaslek hartu zuten parte, ekonomia eta enpresa arloko ezagutzak neurtzea eta bikaintasuna sustatzea helburu duen proba zorrotzean. Garaine Martínez Asti Leku ikastolako ikasleak, emaitza bikaina lortu zuen, 8. postuan sailkatu zelarik Euskadi mailan. […]
