Haur Hezkuntza


Etapak Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza

Horrelakoak gara

Haur Hezkuntzako umeak 2 eta 5 urte bitartekoak gara eta jolasean daukagu gure ikaskuntza prozesuaren oinarria. “Jolasteko bizi gara eta bizitzeko jolasten gara”. Jolasaren bitartez norberaren oinarrizko trebetasun kognitiboak ezagutu eta bizitzarako prestatzen gara umeak. Adin horrekin emozioek gidatzen gaituzte eta saiakuntzaz eta mugimenduaz ikasten dugu ongien.

Buruan ez dago aurretiaz zentzumenetan egon ez den ezer (Aristóteles).

Hazten Goaz

Etapa hau bukatutakoan bizitzako eremu eta egoera guztietan modu egokian erantzuteko gauza izango gara eta horretarako behar diren trebetasunak garatuta izango ditugu.

Elkarrekin bizitzeko eta sentimenduak bideratzeko gauza izango gara.

Eleaniztunak izan gara, hau da, euskaraz zein ingelesez, gure adinari dagokion neurrian, komunikatzeko trebetasuna izango dugu.

Asti Lekurekin ikasten dugu

Asti Leku gure ikaskuntza eta garapenarekin laguntzen diguten proiektu berritzaileez baliatzen da:

  • HAZI PROIEKTU PROPIOA
    Hainbat metodologia aktiboren bidez antolatua eta haurraren garapen integralera bideratua:
    Adimen emozionala
    Balioak
    Bizitzarako prestakuntzao Irakaskuntza pertsonalizatua
    Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuz
    Bere gaitasunak garatzen lagunduz
  • “Urtxinxa” proiektuaz baliatzen da ikastola haurrok, ikastolak eskaintzen digun garapen-testuinguru aberats eta seguruan, gure gaitasunak garatu ditzagun. Bakoitza gure erritmoan ikasten dugu eta gure garapenaren protagonista gara.
  • “Eleanitz” proiektuari esker Asti Lekuko ikasleok lau urterekin hasten gara ingelesez komunikatzen.

ASTI LEKUREKIN IKASTEN DUGU