Erizaindegia


Erizaindegia

Istripuak: osasun arreta

Asti Lekuk daukan istripu polizaren arabera ikasleei honako osasun arreta eskaintzen zaie:

  • Erizaintza zerbitzua: orokorrean, istripuengatik osasun arreta behar duten ikasleak ikastolako medikuak gure erizaindegian bertan aztertzen ditu.
  • Lesioaren izaerak edo larritasunak hala eskatzen duenean klinika kontzertatu batera eramaten da ikaslea.

Medikamentuak

  • Normalean umeek ez dute ezelako botikarik ekarriko ikastolara. Edozein ikasle botikaren bat hartzen ari bada, hartzeko orduak egokitu beharko ditu ikastolako ordutegiko denboran har ez ditzan. Azken hau posible ez den balizko kasuetan, tutoreari edota ikasketa buruari jakinarazi behar zaio medikuak beteriko agiriaren bitartez.
  • Ikastolan eskari guztiak eta bakoitza, kasuz kasu aztertuko ditugu, modu onean bete dezakegun edo ez, betiere jakinda tutoreen egitekoa ez dela osasun zerbitzua ematea larrialdia ez bada.