Ikasturteko helburuak etapaka


Haur Hezkuntzako helburuak 2022-2023 ikasturterako

• Hazi Proiektua, LOMLOE eta Curriculum Diseinu berriaren ezarpenarekin egokitu. Gure planifikazio didaktikoa berrikusi eta etapako irteera profilarekin lerrokatu.

• Euskararen ahozko komunikazioa indartu. Euskara da gure ikastolaren ezaugarrik nabarmenena, eta ezinbesteko tresna da ezagutzak, gaitasunak, eta trebetasunak eraikitzeko. Euskararen ezagutzan eta transmisioan jartzen dugu arreta nagusia.
HAZI Osasuntsu Ekimena

• GRPN, Garapen Psikomotorra Proiektuaren, aurkezpena eta inplementazioa. Hazi proiektuan, konpetentzia motorra garatzen laguntzeko, haur adineko jolas-motorrak hartzen dira biderik egokientzat eta praktika horren osagarri modura, psikomotrizitate erlazionala (Aucouturier, La Pierre).

• Bidezko Elikadura erakundearen prestakuntzarekin eta jarduera zehatzak gelaratu. Ohitura osasungarrien garrantzia bultzatzen segitu. Aurreko ikasturteko lan ildoari eutsi eta elikadura osasuntsua bultzatzen jarraitzeko sekuentzia didaktikoetan jarduera propioak txertatuko.

LHko helburuak 2022-2023 ikasturterako

KIMU: 1. eta 2. mailan proiektua sendotu eta 3. mailan aurrera eraman

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen mintegietan parte hartzen jarraitu, beste ikastolekin esperientziak partekatuz.
  • Irakasleen formazioa eta koordinazioa bermatu.
  • Proiektua gure ikastetxeko ezaugarrietara egokitu.

EUSKARA

  • Ahozkotasuna lantzeko ekintza plana aurrera eraman: Irakasleentzat EBETE erakundeak antolatutako zenbait formazioan parte hartu eta jasotakoa planifikatu eta inplementatu.

  • Irakurketa planarekin lanean jarraitu: Zaletasuna, motibazioa eta konpetentzia hobetu.

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA: 4. eta 6. mailan proiektua ezarri eta 6. mailan sendotu.

  • Proiektua gure ikastolako ezaugarrietara egokitu
  • mailan eta 5. mailan : Scratch . Asmatu, sortu, programatu eta partekatu ikasleekin istorioak, jolasak, animazioak…
  • mailan robotak eraiki eta programatu

DBHko helburuak 2022-2023 ikasturterako

EUSKARA IKASTOLAREN EZAUGARRIA DA

Aurten, euskara indartzeko plangintza berregin behar dugu.
Euskararen erabilera mailarekin kexkatuta gaude
• Guk, Ikastolan, gela barruan leku handiagoa emango diogu ahozko erabilerari.
• Gurasoak etxean. Seme-alabek euskara erabil dezaten etxean giroa sortu.
• Euskarazko jardueretan parte hartzen animatu.
• Ikastolarekin harremanetan jartzen zaretenean, euskaraz.

ESKOLA JAZARPENA

• Tutoretza planaren barruan
• Eskola-jazarpenaren prebentzioa eta probisioa: elkarbizitza taldea

Batxilergoko helburuak 2022-2023 ikasturterako

1. LOMLOE:

  • Batxilergoko 1. mailan LOMLOE ezarriko da. Hori dela eta, eskaintza aldatuko da eta jakintzagai berriak eskainiko dira.

2. EUSKARAREN AHOZKOTASUNA:

  • Euskararen ahozkotasuna landu, horretarako etapen arteko ekintzak sustatu.

    Euskara ikasle taldea sortu batxilergoan.

    Programazio laburretan txertatu ahozkotasuna nola indartu, ebaluatu eta kalifikatu.

3. TUTORETZA PARTEKATUA:

  • Hezkuntza pertsonalizatuagoa lortzeko tutoretza partekatuarekin jarraitu egingo da bi mailetan. Horrela gela bakoitzeko 2 tutore egongo dira.

4. DIGITALIZAZIOA:

  • Batxilergoko ikasle guztiek ordenagailua edukiko dute eta ez Chromebooka. Horrek, batxilergoan behar diren hainbat programen instalazioa ahalbidetuko du. Materialen digitalizazioarekin jarraituko da.

5. HEZKIDETZA:

  • Hezkidetza planaren barruan, hezkuntza afektibo sexuala batxilergoko 2 mailetan landu egingo da.

    Hezkidetza ikasle taldea sortu batxilergoan.