Batxilergoa
Horrelakoak gara
Etapa hau hasi orduko aurreko etapako aldaketak amaituta egoten dira. Fisikoki helduak gara pentsamendu abstraktua erabat garatuta daukagu. Era abstraktuan erraztasunez pentsatzeko gai gara eta uler dezakegu ondo zeintzuk izan daitezkeen gure ekintzen ondorioak gerora begira.
Helduen munduko eskakizunei aurre egiten hasten gara eta honen ondorioz norbanako harremanak garrantzitsuagoak izaten hasten dira taldekideekiko arreta eta lotura baino.
Honegatik guztiagatik, etapa honetan gure etorkizunaren garrantziaz ohartuta, kritikoak eta arduratsuak gara, baita taldean zein bakarka lan egiteko gauza ere.
Hazten Goaz
Etapa hau bukatutakoan eta jaso dugun osoko prestakuntzari esker, Batxilergoko ikasleok pertsona euskaldunak eta eleanitzak izango gara, balio sendoetan ikasitakoak eta bizitzarako ongi prestatuak, bai esparru emozionalean baita intelektual eta akademikoan ere.
Euskal kulturaren zaleak eta munduari irekiak, kosmopolitak eta gure hizkuntza eta ohituren enbaxadore ere izango gara.
Teknologia berriekin batera aurrera egingo dugu erraztasunez, eta ondo barneratuta izango dugu zein garrantzitsua den astia ondo aprobetxatzea eta gure ingurua zaintzea.
Asti Lekurekin ikasten dugu
Asti Leku gure ikaskuntza eta garapenarekin laguntzen diguten proiektu berritzaileez baliatzen da
- Orientazio zerbitzua eta Tutoretza Planaren bidez, ikasleok garapen osoa lortzen dugu.
- Arloetako eskaintza zabala daukagu, bai Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoan, bai Zientzietako Batxilergoan ere.
- Asti Lekuk sortutako Batxilergo Berriaren proiektuari esker, bi ikasturte hauetan zehar gure konpetentziak garatzen ikasiko dugu eta batxilergoaren ostean erabaki onenak hartzeko kapaz izango gara.
- Ikaskuntza Kooperatiboaren bitartez ikasitakoari esker etorkizunean taldean lan egiteko hain baliotsuak diren trebetasunak izango ditugu.
- Agenda 21: ikastolako etapa guztietan zehar lagundu digun proiektu honek natura eta ingurugiroa zaindu eta errespetatzen irakasten digu eta horretako behar diren baliabideak ere ematen dizkigu.
- Curriculumean txertaturiko irteera pedagogikoek eta ikastolan bertan egiten dizkiguten formakuntza-bisitaldiek gure prestakuntza osatzen laguntzen digute.
- Atzerriko kultur bisitaldiek eta nazioarteko ikasle-trukeek pluralak, kosmopolitak eta irekiak izaten irakasten digute.