HH3ko umeek beren danborrada ospatu dute ikastolan


Gaur, ostirala, hiru urteko txikiek beren danborrada ospatu dute ikastolan. Jarduera hau neguari lotutako unitate didaktikoaren barruan dago, eta, horren bitartez, besteak beste, euskal kulturarekin zerikusia duten urtaro honetako ospakizunak ezagutzen ari dira. Horren erakusle, Donostiako danborrada; aste honetan ospatu dela baliatuz, euren danborrada propioa antolatu dute Asti Lekun. Jantziak etxetik ekarri badituzte ere, txanoa ikastolan egin dute, eta ospakizunaren ondoren etxera eraman dute harro-harro, familiari erakusteko. Begira ze polita!

 

Bideoa ikusteko sakatu irudian

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.