Asti Lekun Alba Fernández gure dietistak gainbegiratutako jantoki zerbitzu propioa daukagu. Horretarako Ausolan-eko profesionalen talde bat aritzen da lanean eguneroko jatorduak prestatzen ikastolako sukaldean, Arkaitz Fernández sukaldeko buruaren gidaritzapean.
Dieta bereziak: intolerantziak, alergiak edo janariarekiko bestelako arazoak dauzkatenentzat dieta bereziak ere prestatzen dira, beti ere familia eta dietistaren artean harreman zuzenak egonda.
Jokabide Arauak:
-
-
-
-
- Bazkaria nolakoa den dastatzera etorri nahi duena, honako jarraibideak kontuan hartu beharko ditu:
- Administrazioan aldez aurretik jakitera eman.
- Txandak 12:30etik 13:30era Nagusien Jantokian egingo dira.
- Bazkalostean inkesta txiki bat betetzea eskertuko da.
- Ikasturte osorako zein aldi luze baterako bazkari mota berezia eskatuz gero, administrazioan medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Egiaztagiri hau ikasturte hasieran aurkeztu beharko da urtero. Behin behineko kasuetarako (beherakoa, etab.) idazkaritzan abisatu behar da 10:00ak baino lehen.
- Jantokiari buruzko edozein duda, ohar edota kexa adierazi nahi izanez gero, administrazioarekin zuzenean harremanetan jartzea eskatzen dugu. Bertan zerbitzuaren arduraduna aipatutakoak bideratzen ahaleginduko baita.
- Jantokiko INFORMEAK:
- Haur Hezkuntzan: hiru hilean behin.
3 urtekoei informe berezia urriaren amaieran. - Lehen Hezkuntza:
1. eta 2. mailan hiru hilean behin.
3.etik 6.era. Gabonetan eta Aste Santuan. - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
Gabonetan eta Aste Santuan.
- Haur Hezkuntzan: hiru hilean behin.
- Haur Hezkuntzako kasuan, haurren jantokiko arduradunarekin hitzordua eska daiteke.
- Monitore zein beste langileekiko begiruneari begira familien laguntza eskatzen dugu.
- Ikasleek lehenengo platera berriro ere jan ahal izango dute, baita bigarrena ere lehenengoa amaitu ondoren.
- Bazkaria nolakoa den dastatzera etorri nahi duena, honako jarraibideak kontuan hartu beharko ditu:
-
-
-