Asteartean ADEYPeko Jesús Cabrerok hitzaldi bat eman zien batxilergoko 2. mailako familiei


Astearte honetan, urtarrilaren 17an, ADEYPeko Jesus Cabrerok Asti Lekuko orientabidearen programaren baitan, batxilergoko 2. mailako ikasle eta gurasoei bideratutako hitzaldi bat eman zuen ikastolan.

Hitzaldiaren helburua da batxilergoa amaituko duten ikasleei orientazioa eta laguntza ematea ikasketa-etapa berria hasi arteko trantsizio-prozesuan, bai unibertsitaterako, bai Lanbide Heziketarako.

Horretarako, informazio interesgarri ugari eman zien bertaratutakoei EHUri eta selektibitateari buruz (izena emateko prozesua, azterketak, emaitzen kalkulua…). Unibertsitate publiko eta pribatuetara zein goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko arau, epe eta bideen inguruko argibideak ere azaldu zizkien.

Amaitzeko, “arrakasta akademirako 4 aholku” eman zizkien han bildutako familiei.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.