DBHko 4. mailako ikasleak, CRASH! Ikasleen Azokako hitzaldietara joan dira


Ostegunean, Asti Lekuko DBHko 4. mailako ikasleak CRASH! izeneko Portugaleteko Ikasleen 1. Tokiko Azokaren baitan antolatutako hitzaldietara joan ziren.

Informazio eta orientazio saio horiek Gazte Gelan eman ziren eta bertan unibertsitateko graduei buruzko informazioa eman zitzaien ikasleei, ikastolan bukatutakoan zein bide hartu erabakitzerakoan, lagungarria izango zaiena.

 

Asti Leku, gainera, herriko prestakuntza-zentroek beren proiektuak ezagutzera eman zitzaten antolatutako Pandoko stand gunean ere egon zen, Ainhize López batxilergoko ikasketa buruak ordezkatuta.

 

Azoka urtarrilaren 17tik 19ra egin da Gazte Gelan eta Pando Aisian, eta Portugaleteko familien, gazteen eta ikastetxeen zerbitzurako tresna izan nahi izan du, prestakuntza- eta lan-ibilbideen erabakiak hartzeko orientazioa emateko.

Gazteria Portugaletek bere Prestakuntza, Orientazio eta Akonpainamenduko GIDA programaren barruan sustatutako ekimena da, Repelega LHII ikastetxearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatua, eta hiru ardatz nagusi ditu: 19 prestakuntza-hitzaldi eta orientazio-tailer, prestakuntza-zentroetara bisitak, eta inguruko prestakuntza-zentroen eta zerbitzu-enpresen stand gunea.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.