Eskolaz kanpoko ekintzak


Ekintza osagarriak eta kirolak

Ikastolan lortu nahi dugun hezkuntza integrala, Eskolaz Kanpoko Ekintzen bitartez aberasten da: elkarrekiko begirunea, ardura eta laguntasuna dira, besteak beste, landuko ditugun zenbait balio.

Eskolaz kanpoko ekintzak
Eskolaz kanpoko ekintzak

  • Ekintzei buruzko informazioa helaraziko zaie gurasoei urtarrilean eta maiatzean.
  • Arrazoia edozein izanik, norbait etortzen ez denean komunikatu egin behar zaio monitoreari edo idazkaritzan esan.
  • Alta zein bajako eskaerak idazkaritzan aurkeztu behar dira edo ekintza osagarrien arduradunari esan, beti ere, dena delako hilabetea hasi baino 15 egun lehenago. Martxoaren 31tik aurrera ez da onartuko ez bajarik ez altarik.
  • Ohiko ez den familiako norbait edo lagunen bat ikaslearen bila etorriko bada, idatziz jakinaraziko dio monitoreari edo idazkaritzan esan, arrazoia azalduz.
  • Ekintza ezberdinetan ikasleen portaera monitoreak zainduko du ekintza osagarrien arduradunari emango diolarik honen berri ikasturtean zehar.
  • Ekintza ezberdinetako erabiltzaileei monitorearekiko konfiantza eta komunikazio ona gomendatzen diegu.
  • Aktibitateari buruz kezkaren bat baldin baduzue monitorearekin kontsultatu saioa bukatu ondoren, baina ez inolaz saioa moztu horretarako.
  • Edozein zalantza kasuan ekintza osagarrien arduradunengana jo ezazue:

CRISTINA ROY. Telefonoa: 944 937 020 mcroy@astileku.eus.

AITOR VILLAR / Kirolak. Telefonoak:. 944 937 150/687 803 143 kirolkoordinatzailea@astileku.eus

Arduradunarekin elkarrizketatzeko, astearteetan eta ostegunetan 16:30etik 17:15era.

  • Irailaren bigarren hamabostaldian edota maiatzean, bilera bat burutuko da gurasoekin ekintzak azaltzeko.
  • Eskola Kirolean, Aldundiak Hastapen ikastaroak eta Partehartzeko programak eskaintzen ditu. Informazioa Aitorri eskatu.
  • Ekintza Osagarrien autobusak 17:45ean irtengo dira aparkalekutik. Autobusak ihes egin ezkero ikasleek idazkaritzara joan behar dute zuzen- zuzenean eta inork ezingo ditu etxera eraman idazkaritzan jakinarazi gabe.

Ekintza osagarriak eta kirolak

Asti Leku Kirol Elkartea

ASTI LEKU KIROL ELKARTEA 1983. urtean eratu zen Kooperatibaren proiektu osoaren barruan. Honen izenak berak dioenez (Asti Leku) eta sorrerako estatutuetan jasota dagoenez, Kooperatibak eginkizun nagusiaren zereginik garrantzitsuenetarikoa du kirola bultzatzea, eskola-hezkuntza eta aisialdiko ekintzak osagarriak direlakoan.

Kooperatibaren Errektoretza Batzordearen ekimenez, Kirol elkarte bat eratu zen Asti Leku Ikastola Kooperatibak eskaintzen zituen bestelako hezkuntza- zerbitzuak osatu eta aberasteko, argi baitzeukan honek kirola BALIO POSITIBOAK transmititzeko bidea dela eta hauexek direla hezkuntzaren ALTXOR NAGUSIA.

ASTI LEKU kluba 1983ko uztailaren 19an eratu zen Kirol Elkarte, bere egoitza soziala kooperatibaren lokaletan bertan izanik. Kooperatibaren zerbitzua da kluba eta bere helburua, Asti Lekuko ikasleei eskola ordutegia bukatutakoan kirola egiteko baliabideak ematea.

“ASTI LEKU Klubaren antolaketa eta jardunerako dokumentuan” bildutako arauetan jasota dagoenez, Kirol Elkarteak gestiorako autonomia du eta sekzio ezberdinez osatua egon daiteke -ikastolaren kirol beharrizanak betetzeko beste- hauek ere norbere kudeaketa izanik.

Kluba zabalik dago kooperatibista ez diren erabiltzaileentzat, hau da, federatutako kirolarien artean ikastolako ikasleak ez direnak ere egon daitezke, beti ere azken hauek aipatutako “ASTI-LEKU Klubaren antolaketa eta jardunerako dokumentuan” adierazitako portzentajeen araberakoak izanda.

-Janzkera ofiziala: elastiko gorria marra zuri horizontalekin, praka zuria goitik beherako zerrenda berdearekin eta galtzerdi gorriak.

Campus eta Udalekuak

UDAKO FUTBOL CAMPUSA
UDAKO SASKIBALOI CAMPUSA
UDASTI (Udalelu irekiak)