Lehen Hezkuntza
Horrelakoak gara
Lehen Hezkuntzako ikasleok ezaugarri ezberdinak dauzkagu, adinaren araberakoak. Sei urtekin hasten gara, umetxoak garenean, eta 12rekin bukatzen dugu, nerabezaroan sartzeko zorian gaudelarik.
Hala ere, badira etapa honetako ikasle guztiok dauzkagun hainbat nolakotasun: alaiak gara, aktiboak, oldartsuak, eskuzabalak, jakinguratsuak…

Hazten goaz
Etapa hau bukatu orduko ikasleok, jasotako osoko prestakuntzaren bitartez, Euskal Curriculumaren bost arloetan trebeak izango gara: pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norberaren nortasuna izaten eta lanari ekiten. Delors txostenaren bost arloetan, alegia.
Euskaldunak eta eleaniztuak izango gara, hizkuntza ezberdinetan harremanak izateko gauza izanik.
Balioak dauzkaten pertsonak ere izango gaituzu: lagunartekoak, irekiak, txukunak, eskuzabalak, arduratsuak, begirunetsuak, saiatuak, lanzaleak eta apalak.
Asti Lekurekin ikasten dugu
Asti Leku gure ikaskuntzan eta garapenean laguntzen diguten proiektu berritzaileetan oinarritzen da:



-
METODOLOGIA BERRIZTATZAILEAK: KIMU ETA EKI
- KIMU proiektuak haurrek ingurunea aztertzeko duten sena bultzatzen du, esperimentazioaren bidez.
- EKI proiektua KIMUren jarraipena izateaz gain, konpetentzietan oinarrituta egoten jarraitzen du eta ikasleek egoera errealetan erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea sustatzen du.
- Helburua da ikasle autonomoak, sortzaileak eta pentsamendu kritikoa duten herritarrak heztea, beren herriaren eta munduaren eraldaketan era aktiboan parte har dezaten.
Asti Lekun, haurrak beren ikaskuntza-prozesuaren protagonista izatea nahi dugu. Horretarako, Lehen Hezkuntzako etapan KIMU eta EKI metodologiak erabiltzen ditugu.
PENTSAERA KONPUTAZIONALA ETA ROBOTIKA
Gure ikasleek etorkizuneko erronkei aurre egiteko trebetasunak garatu behar dituzte, eta horretarako, teknologia eta pentsamendu konputazionala ezinbestekoak dira.
- True True, Miibot, Lego Spike, Code eta Scratch bezalako programen bidez, ikasleek problemak identifikatu, estrategiak garatu eta konponbide berritzaileak sortzen dituzte.
- Teknologia erabiltzeaz haratago, gure helburua da ikasleek talde-lana, pentsamendu logikoa eta ekimena garatzea, euren jakin-mina sustatuz eta etorkizuneko mundurako prestatuz.
EUSKAL KULTURA ETA HERRIA UZTARTUZ
Ikastolek euskal nortasunaren zabaltzaile izan daitezen, gure ikasleek kultura bizi eta transmititu behar dute.
- Euskal dantzak curriculumean integratzeak ez du soilik gorputz-adierazpena lantzen, baizik eta talde-sena, erritmoa eta tradizioarekiko lotura sendotzen ditu.
- Herriko jai eta ekimenetan parte hartuz, ikasleek komunitatearen parte aktibo izaten ikasten dute, euren erroak ulertuz eta etorkizuneko Euskal Herria eraikitzen lagunduz.
- Euskara eta euskal kultura egunerokotasunaren parte bihurtu!
