Albisteak


Irailaren 25eko asteburuan “Asti Lekuko euskaltzaleen kanpaldia” egin zen ikastolan

Guraso eta langile talde batek antolatua, irailaren azken asteburuan, 25eko arratsaldetik 26ko eguerdia arte, “Euskaltzaleen kanpaldia” egin zen ikastolako belardian. Jarduera horren helburua zen euskara eta euskal kultura ardatz, euskarari eta euskal hiztunoi babesgunea ematea. Euskarazko giroa sortzeko ilusioz etorri zen jendea. Izan ere, euskaraz jarduteko konpromiso betearekin elkartu ziren […]


Jolasa eta manipulazioa, ikasteko modurik onena!

Asti Lekuko HAZI proiektuarekin lan egiten duten maisuek eta andereñoek argi dute: haurrek konpetentziak garatzeko ezinbestekoa dute esperimentatzea. Haur Hezkuntzako umeak mundua deskubritzen eta zenbakiak ikasten ari dira ukituz, maitatuz eta jolastuz. Oraingoan zenbakien metodo, baliabide eta bitartekotza didaktiko ezberdinak konbinatzen dituzte ikaskuntza aberasteko. Gure haurrak plastilinarekin zenbakiak sortzen, sokekin […]


2027ko Ibilaldiako denda ibiltaria urriaren 23an izango dugu Asti Lekun

2027an Santurtzik hartuko du Ibilaldia, “Bagan Boga” lelopean, eta Bihotz Gaztea ikastolak antolatua. Ohitura denez, gure familiek, langileek eta lagunek aukera izango dute edizio honetako produktuak Asti Lekun bertan erosteko. Horretarako, urriaren 23an, ostirala, saltokia ipiniko dute HHko arkupean, 16:00etan. Aurrerapen gisa, hemen ikus dezakezue katalogoa: sakatu irudian   Online […]


Asti Lekun hasita gaude Merkatu Solidarioaren V. ediziorako prestatzen

Dagoeneko, Lehen Hezkuntzan Asti lekuko Merkatu Solidarioaren edizio berri bat prestatzen ari dira, abenduaren 11n Portugaleteko Merkatun egingo dena. Merkatua, 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, eta zuzeneko erosketez gain (bigarren eskuko jostailuak eta liburuak, eskulanak…), zozketa solidariorako txartelak ere jarriko dira salgai. Ohiko kanalen bidez mantenduko zaituztegu informatuta: Educamos, AstiBerri, […]