Gurekin bizi


Gurekin bizi

Ikasi, gozatu, mundu berriak deskubritu, lagunak egin, euskaraz bizi, familian hazi, parte hartu, etxean sentitu, belaunaldi bat hurrengoari lotu; ispiritu berdina konpartitu.

Ba al dakizu zertaz ari garen?

Ongi etorri Asti-Leku Ikastolara, zurearen moduko familiekin osatutako kooperatibara, hezkuntzarekin konpromiso sendoa daukan proiektura. Portugalete eta Ezkerraldeko 1600 ikasle baino gehiagoren erreferentzia gara. 50 urteko esperientzia zabala daukagu hezkuntzaren munduan, geure ikasle eta familiekin elkarlanean haziz eta ikasiz.

Egungo metodologiak eta teknologia berrien erabilerak, erreferentziazko zentroa bilakatu gaitu Ezkerraldean. Gure ardatz nagusiak: hezkuntzaren kalitatea, familiekiko gertutasuna eta elkarlana.

Ikasleen garapen akademiko eta pertsonalaren alde egiten dugu. Aisialdiaz gozatzeko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza anitza daukagu, eta horretarako kalitatezko instalazioak jartzen ditugu ikasle eta familien eskura. Geure arrakastarik handiena, gure ikasleak dira: euskaldunak, solidarioak eta eleanitzak, etorkizunari aurre egiteko prest.

Munduari begira bizi den nortasun euskaldunaren aldeko apustua da Asti-Leku. Nazioarteko ikasle truke eta kulturaren mudua ezagutzeko bisitaldien bitartez, ikasle euskaldun, moderno eta kosmopolitak hezi nahi ditugu.

Asti-Leku gara, ikastola bat, elkarlanean diharduen hezkuntza komunitate bat, zu bezalako lagunez osatutako familia handi bat, hurkoak, langileak. Asti-Lekuren parte izateaz harro gaude gu. Eta zuk? Harro sentitu nahi al duzu?

Sartu gu ezagutzera!