Monthly Archives: urtarrila 2023


HH4 eta HH5eko umeek izugarri gozatu dute Zizki Mizki parkean

Azken bi ostiraletan, 4 eta 5 urteko umeak Zizki Mizki jolas-parkean egon dira, 20an HH4koak eta 27an HH5ekoak, hain zuzen ere. Umeentzako parke hau Laudion dago eta txikien esparruaz gain, lau solairuko estruktura dauka, zeinetan haurrek euren ahalbide motrizak esperimentatzeko aukera izaten duten, arrabolak, koltxonetak, armiarma sareak… jolasteko erabiliz. Hau […]


Ni bai pailazoa!, jarduerarekin primeran pasatu dute bost urteko umeek

Asti Lekuko 5 urteko umeek primeran pasatu dute aste honetan HAZI proiektuko Ni bai pailazoa! jarduerarekin. HAZI Asti Lekuk sortutako proiektua da eta honen barruan, besteak beste, garapen psikomotorra lantzeko proiektua dago, zeinak haur adineko jolas motorra duen ardatz nagusi, eta psikomotrizitate erlazionala, osagarri. Horren baitan, gorputzaren unitate didaktikoarekin lan […]


Aste honetan Haur Hezkuntzako familiak tutoreekin bildu dira

Aste honetan, Asti Lekuko Haur Hezkuntzako familiak seme-alaben gelako tutorearekin bildu dira ikastolan. Ikasturteko bigarren bilera izan da, zeinetara tutoreek gelako guraso guztiak deitu zituzten; bertan, besteak beste, ikasturteko nondik norakoak, HAZI proiektua eta inauteriak aztertu ziren. Bilera hauetan, tutoreak familiekin partekatzen duen informazioaz gain, familiek parte hartzeko aukera ere […]


Maiatzaren 14an izango da Herri Urrats ‘Urratsak zubi’ lelopean

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren 40. urteurrena izango da eta kantua Su Ta Gar taldeak sortuko du. ‘Urratsak zubi’ lelopean azken 40 urteetan «Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean» Herri Urratsek egindako zubi-lana azpimarratu nahi izan dute eta etorkizuna segurtatzeko […]


Elhuyar Hiztegia ordenagailuko edozein programatatik instalatu daiteke

Elhuyar Hiztegia online instalatu daiteke ordenagailuko edozein programatatik; nahi duen orok bere mahaigainean instalatu ahal izango du Elhuyarren webgunetik deskargatu ondoren. Bertan, hiztegi horretan dauden hitz guztiak kontsulta daitezke, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gainera, hiztegia «etengabe» eguneratzen duela azaldu du Elhuyarrek eta, esaterako, 2022an 966 sarrera berri gehitu direla […]


Ehun kultur jardueratik gora programatu ditu Bizkaiko museo eta aretoen sareak

Bizkaiko Aldundiak kudeatzen dituen hamabi museo eta aretoen sareak ehun jardueratik gora programatu ditu 2023 honetarako. Besteren artean, Bermeoko Arrantzaleen Museoak bere 75. urteurrena ospatzeko programazio berezia eskainiko du. Bizkaiko Aldundiak kudeatzen dituen museo eta aretoetako jardueren urteko katalogoa aurkeztu du asteartean, urtarrilak 24an. 2023. urtean eskainiko den programa «anitza […]