Ikasturtean zeharreko ikastolako bajak
Ikasturtean zehar eta 2017ko martxoaren 17a baino arinago izanik, ikastolatik baja hartzen dutenei baja hartzen duteneko hileko “gastu kooperatiboen” kuota osoa eta ikasturtea abuztuan bukatu artekoaren %50kobratuko zaie.
Baja eskabidea idatziz aurkeztu beharko da idazkaritzan.
Bajak Zerbitzuetan
Bus, jantoki, eta eskolaz kanpoko ekintzetan.
Hilabetea hasi baino 15 egun lehenago gutxienez.
Azkenengo baja posiblea 2017ko martxoaren 17an.
Itzulitako erreziboak
Lehenengo itzultzean 2,50 €ko gainkostua edukiko dute. Bigarren itzultzean beste 2,50€-koa.
Eskutitz estandar baten bidez abisatuko da eta ez dira berriz bankutik pasatuko.
Errezibo guztiak ikasturte osoan gordetzea gomendatzen dugu.
Noizbehinkako kuotak
Testu liburuak: hiru zatitan, urria, azaroa eta abenduko erreziboetan.
Istripu eta erantzukizun zibileko aseguruak: ikasleko (HH, LH, DBH-n) 14,00 € eta 4,00 € (Batxilergoan).
Martxoan kobratuko da.
Txangoak : aurretiaz jakinaraziko dizuegu kostua, baita kobratuko den hilabetea ere.
Testu liburuen kobratzeari buruz erreklamazio egiteko urtarrila izango da azken hilabetea.
Kuota-itzultzea
Seme-alaben gaixotasuna dela eta, 10 eskola-egun jarraian baino gehiagotan jantoki zerbitzua erabili ez duten familiek, dirua itzultzea eskatu ahal izango dute. Zenbatekoa lehengaien kostua eta hutsegite egunak biderkatuz kalkulatuko da. Eskaera egiteko dagokion orria bete behar da idazkaritzan eta ondoren ikastolako administrazioak dagokionari banku-kontuan abonatuko dio zenbatekoa.
Autobus eta ekintza osagarrietan ez da kuota itzulketarik egingo hutsegiteagatik.
Kooperatiba-gastuen kuotak, berriz, hutsegitea 6 hilabete jarraian baino gehiagotan ematen denean soilik itzuliko dira.
Idazkaritza
Gurasoentzako: 9:30-10:30/16:00- 17:30.
Ikasleentzako: jolastorduetan.
Zuzendaritzarekin elkarrizketatzeko aurretiaz ordua eskatu.
Ziurtagiriak
Akademikoak: DBHko eraikuntzan.
Bestelakoak: LHko eraikuntzan.
Oharrak
Edozein datu aldaketa (helbidea, telefonoa, e-maila…) administraritzan esan.
Haur hezkuntzan erreserba egiteko, seme-alaba jaio berriaren kontu eman.
Galdutako gauzak
LH ko eraikuntzan biltzen dira.
Galdu, ohostu, e.a… kasuetan, tutoreari edo idazkaritzan lehen bait lehen abisatu.
30 egunean jaso gabeko gauzak ongintzako erakunde bati emango zaizkio.
Arropetan eta gauza handietan (motxila, liburuak,..) izena ipintzea gomendatzen da.
Ikasgeletara igotzea
Eskola ordutegia bukatu ondoren ezin izango da ikasgeletara igo ahaztutako gauzen bila.
Aparkalekuko ordutegia eta erabilera
Ordutegia: 8:30etik 20:00etara (bilera egunetan izan ezik)
Aparkalekuaren erabilera egokirako arauak:
- Aparkatzeko gune zehatzak errespetatu.
- Markatutako norabidea errespetatu.
- Jarritako abiaduraren muga guztiz zaindu.
- Jarritako oinezkoentzako pasabidea errespetatu.
- Autobusetako aparkalekuetara kotxeak ez sartu.
- Atletismo pista hustu behar da 16:15erako.
- Trafikoa bideratzen egon daitezkeen kooperatibako profesionalekin ERRESPETOA ETA LANKIDETZA
Istripuen asegurua
Istripu-Aseguruak eskolako ordutegi barruan, hau da, 8:30etik 18:00etara bitartean, izan diren istripuak soilik babestuko ditu, kontratatutako zerbitzura Ikastolatik deia eginez, Aseguru-Etxeak bidalitako medikuak tratatuta.
Honen ondorioz, familiak bere kasa larrialdietara jotzen duen istripu-kasuetan, Aseguruak ez du bere gain ardurarik hartuko. Aurrean aipatu kasuetan, familiak Osakidetzara edota bere aseguru propioetara jo behar du, dagokion kartila daramala.
Hala eta guztiz ere, behin ikaslea etxeratuta, (18:00etatik aurrera) Ikastolan izandako lesioa ikusita
Urgentzietara joateko premia egonez gero, familiak biharamunean Ikastolara ekarri behar du legezko
mediku agiria, Aseguru etxeari ahalik eta arinen horren berri emateko. Hori egin ezean ikastolak ez ditu
bere gain hartuko sortutako gastuak.
Kontratatutako mediku zerbitzuak horrela aginduta, edozein ospitaletara trasladoren bat egiteko ikaslea lagunduta joan beharko da. Hori dela eta familien laguntza eskatuko dugu.