AstiBerri – Albisteak


Aisialdiko begirale ikastaroa Asti Lekun

Ikasturte honetan ere Ikastolen Elkarteko hezitzaile eskolak, AISIOLAk, aisialdiko begirale titulua lortzeko prestakuntza ikastaroa emango du ikastolan. Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago: 1 mailakoena 2024ko urtarrilaren 12tik 2025eko maiatzera 9ra bitartean garatuko da, bi ostiralean behin, 15:30etik 20:30era. Izena emateko azken eguna abenduaren 1a izango da. 2. mailako ikasleei zuzendutakoa urriaren […]


Batxilergoko 2. mailako ikasleek Eitb bisitatu dute

Aste honetan ikus-entzunezkoen mintegiko batxilergoko 2. mailako ikasleek EiTBk Bilbon dituen instalazioak bisitatu dituzte, komunikazio arloko profesionalen lana zertan datzan gertutik ezagutzeko. Bisita horiek Asti Lekuren orientazio akademikoko proiektua (BAL) osatzen duten jarduera desberdinen parte dira. Etapa honetako bi ikasturteetan zehar, ikasleei ezagutza, esperientziak eta hausnarketarako baliabideak eskaintzen zaizkie, lagungarriak […]


LH5eko ikasleak, naturaz gozatzen Baratze Baserri Eskolan

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Urdaibaiko erreserban dagoen Baratze Baserri Eskolan egon dira asteazkenetik ostiralera. Gaur arratsaldean ikastolara ekarri duten irribarreak argi utzi digu asko gozatu dutela ikaskideekin batera natura ezagutuz bizi izan duten esperientziaz. Bertan abereez gain (behia txahalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak, ahateak,….) , […]


Abian da euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria, PRIMERAN

PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria da. Badago ikusgai mundu zabalean euskara eta euskal edukiak “lau haizetara zabaldu nahi dituen doako plataforma”. Eitbko webgunean azaltzen dutenez, “filosofia horrekin jaio da PRIMERAN: euskal edukiak bermatu, hedatu eta denentzat eskuragarri jarri. Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen doako […]


Larunbat honetan ASTEKLIMA azoka Zugaztietan

Irailaren 23an, larunbata, Trapagaraneko Udalak, Ihobe, EVE, Udalsarea 2030, Red Ekoetxea eta proyecto Life Urban Klima 2050-ekin batera antolatutako Asteklima azoka izango da Zugaztietan. ASTEKLIMA azoka klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da.   Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, […]