Garraioa


Garraio zerbitzua

Garraio zerbitzua Asti Leku

Oinarrizko arau garrantzitsuak

HH LH DBH Batx.:

  1. Edozein zalantza, abisu, errekadu edo gidaria edo monitorearekiko kexak Administraritzan jarriko dira zuzenean eta bakarrik toki horretan. Bertan, Garraio Zerbitzuko arduradunak behar diren neurriak jarriko ditu arazoa konpontzeko. Gurasoek beti ekidin behar dituzte liskar eta eztabaidak, bai gidariekin eta bai monitoreekin.
  2. Alta eman edo bus aldaketa gabeko geltokien aldaketa eskatzea, gutxienez, 7egun aurretik egin beharko da.
  3. Urtero ekainean egin ohi den autobus zerbitzurako eskabidearen ondoren egin daitezkeen alta eskabideak edo geltoki aldaketak dagokien autobusetan aukera dagoen kasuetan bakarrik onartuko dira.
  4. Alta eskatu eta onartu gabe ikasleek bere kontura autobusa erabiltzea huts larria bezala iritziko da eta horrelakoetan dagokien zigorrak ezarriko dira.
  5. Portaera arauak:
    • Gidari, monitore eta aparkalekuko arduradunei errespetoa eta, orokorrean, garraio zerbitzuan parte hartzen duen edonori.
    • Beti joan behar dira eserita, inoiz ere ez zutik.
    • Inoiz ere ez borrokatu, zarata egin edo mugitzeko jokoan egin.
    • Autobusa bera ere ondo tratatu, garbitasuna mantenduz, tapizeria, jarlekuak, etab.
    • Ordena eta elkar-laguntza mantendu autobusean sartzean edo irtetean.
    • Arazorik egotekotan (norbere lagunen batekin, zein autobus hartzerakoan zalantzak…) galdetu tutoreari edo administraritzan.
    • Etxerakoan, ikasleren batek autobusa galtzen badu, administraritzan parte eman beharko du.

Haur Hezkuntza

Garraio zerbitzua Asti Leku Haur Hezkuntza

  • TXARTELA: bi eta hiru urteko ikasleek, nahiz autobusa erabili nahiz ez, ikasturte osoan behar-beharrezkoa da TXARTELA jarrita eramatea. Berdin egin behar dute 4 eta 5 urtekoek garraio zerbitzua erabiltzen badute.
  • TXARTELA galduz gero eskatu beste bat administraritzan. 3. txartelatik aurrera 2€ kobratuko dira.
  • Kasu berezietan eta arduradunei parte eman ondoren onartuko dira geltoki aldaketak autobusaren ibilbidea aldatu behar bada etxera itzultzerako zerbitzuan.
  • Oinarrizkoa da ikaslea pertsona berberak jasotzea egunero.
  • Inoiz gurasoren bat, autobusa erabiltzen duen ikasle bat jasotzera Ikastolara etortzen bada, administraritzan parte eman beharko du aurretik.
  • Eskatzen dugu, ahal den neurrian, familiek begiraleei ez diezaietela utzi inola gauzarik, ez urtebetetze-poltsarik ezta andereño eta maisuentzako oharrik ere.

Lehen Hezkuntza

  • Seguritate eta kontrola ondo eramateko, familiei eskatzen diegu ikasleei edo seme-alabeei gogoan sartzeko arratsaldeko irteeran autobusa galtzen badute, Administraritzara joan behar direla, bertan jarriko dira kontaktuan familiarekin.
  • LHko 1. eta 2. mailetako ikasleek, etxeratzerakoan beti-beti erabili beharko dute geltoki berbera autobus aldaketak ekiditeko. Aldaketa behar beharrezkoa bada, administraritzan parte eman aurretik.
  • LHko 1. 2. eta 3. mailetako ikasleen familiei gomendatzen diegu umeei esateko, familiako edo beste arduradunen bat geltokian ez badago, ez daitezela autobusetik mugitu eta parte emateko monitoreari edo gidariari.

CASTRO aldeko bus erabiltzaileentzako oharra

Alde honetako bus geltokien sakabanaketak eragin zuzena du ibilbidearen iraupenean eta honek izugarri mugatzen du geltoki berriak zabaltzea. Gauzak honela, urtero, geltokien azterketa bat egin beharko da eta baliteke horren arabera geltokiren bat aldatu edo kendu beharra izatea.