Maiatzaren 14an izango da Herri Urrats ‘Urratsak zubi’ lelopean


Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren 40. urteurrena izango da eta kantua Su Ta Gar taldeak sortuko du.

‘Urratsak zubi’ lelopean azken 40 urteetan «Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean» Herri Urratsek egindako zubi-lana azpimarratu nahi izan dute eta etorkizuna segurtatzeko eta zimenduak indartzen jarraitzeko beharrezkoa dela nabarmendu.

Herri Urratseko antolatzaileek 2023ko ekimena aurkezteko agerraldian azaldu dutenez, edizioa «sorpresaz betea» etorriko da.

Egun handia ospatu aurretik, gainera, egitarau oparoa antolatu dute Herri Urratsen sustatzaileek. Besteak beste, martxoaren 5ean Hitzetik Urratsera bertso saioan Euskal Herriko txapelketako zortzi finalistak arituko dira eta apirilaren 2an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin «festa erraldoia» izango da 35 urte bete dituztela ospatzeko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.