Elhuyar Hiztegia ordenagailuko edozein programatatik instalatu daiteke


Elhuyar Hiztegia online instalatu daiteke ordenagailuko edozein programatatik; nahi duen orok bere mahaigainean instalatu ahal izango du Elhuyarren webgunetik deskargatu ondoren. Bertan, hiztegi horretan dauden hitz guztiak kontsulta daitezke, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Gainera, hiztegia «etengabe» eguneratzen duela azaldu du Elhuyarrek eta, esaterako, 2022an 966 sarrera berri gehitu direla eta beste 1.003 unitatetan aldaketak egin direla. Aldaketa horiek guztiak egiteko, hainbat iturri erabiltzen ditu Elhuyar Hiztegiak: corpusak, beste zenbait baliabidetatik erauzitako edukia, Euskaltzaindiaren Hiztegia eta erabiltzaileen iruzkin eta proposamenak.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.