Aste honetan Haur Hezkuntzako familiak tutoreekin bildu dira


Aste honetan, Asti Lekuko Haur Hezkuntzako familiak seme-alaben gelako tutorearekin bildu dira ikastolan.

Ikasturteko bigarren bilera izan da, zeinetara tutoreek gelako guraso guztiak deitu zituzten; bertan, besteak beste, ikasturteko nondik norakoak, HAZI proiektua eta inauteriak aztertu ziren.

Bilera hauetan, tutoreak familiekin partekatzen duen informazioaz gain, familiek parte hartzeko aukera ere izaten dute, bai zalantzak argitzeko, bai ekarpenen bat egiteko.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.