Ehun kultur jardueratik gora programatu ditu Bizkaiko museo eta aretoen sareak


Bizkaiko Aldundiak kudeatzen dituen hamabi museo eta aretoen sareak ehun jardueratik gora programatu ditu 2023 honetarako. Besteren artean, Bermeoko Arrantzaleen Museoak bere 75. urteurrena ospatzeko programazio berezia eskainiko du.

Bizkaiko Aldundiak kudeatzen dituen museo eta aretoetako jardueren urteko katalogoa aurkeztu du asteartean, urtarrilak 24an. 2023. urtean eskainiko den programa «anitza eta zabala» da, azaldu dute, “publiko guztientzat diseinatutakoa eta hamabi leku hauetan garatuko dena: Arkeologia Museoa (Bilbo), Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Europako Herrien Parkea (Gernika-Lumo), Euskararen Etxea (Bilbo), La Encartada fabrika-museoa (Balmaseda), Txakolin Museoa-Txakolingunea (Bakio), El Pobaleko Burdinola (Muskiz), Muñatones Gaztelua (Muskiz), Ondare Aretoa eta Rekalde Aretoa (Bilbo)”.

Katalogoan, leku bakoitzeko erakusketa iraunkorrez gain, aurten egingo diren aldi baterako hogeita hamar erakusketa baino gehiagoz, ehun jarduera baino gehiagoz eta hamabost argitalpenez osatutako programazioa dago.

Katalogoa ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.