Daily Archives: 2023-03-17


Gaur Asti Leku Klubeko futbol eta saskibaloiko kromoen albumak banatu dira

Aurten Asti Leku Klubak 40 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko prestatu dituen ekintzetako bat, saskibaloi eta futboleko albumak ateratzea izan da. Aurkezpena eta albumen banaketa Asti Lekuko txokoan egin da gaur arratsaldeko 16:30ean. Inork ezin izan badu albuma gaur hartu, klubeko bulegoan hartu ahal izango du beste momentu batean, […]


Ingeniaritza mintegiko ikasleek Industria Erronkan parte hartu dute

Asti Lekuko BAL proiektuko ingeniaritza-mintegiko batxilergoko 1. mailako ikasleek FVEMek antolatutako Industria Erronka (Reto Industria) proiektuan parte hartu dute, zeinak Bizkaiko errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzeko, STEM bokazioak pizteko eta Industria gure lurraldeko motor ekonomikoa izaten jarraituko duen etorkizuna sustatzeko helburua duen. Programaren baitan, ingeniaritza mintegiko ikasle batzuek ITP Aero […]


Asti Lekuko BAL proiektuko arkitektura mintegiko ikasleak IED Kunsthal-en egon dira

Aste honetan Batxilergoko 1. mailako ikasleek BAL proiektuari lotutako zenbait bisita egin dituzte inguruko enpresak ezagutzeko. Bisitatu dituzten enpresek ikasleek aukeratutako mintegiarekin erlazionatuta dauden lan-arloetakoak izaten dira. Izan ere, arkitektura mintegikoak IED Kunsthal–en egon dira, eta, esan digutenaren arabera, oso pozik eta txundituta irten dira, bertan ikusi dutena erabat ezberdina […]


Bost urteko umeak garapen motorra lantzen, arkitektoaren jolasaren bidez

HH5eko ikasgeletan ederki pasatu dute arkitektoaren jolasarekin. Horren bidez, haurrek mugimen-trebetasunak eskuratzen dituzte eta, aldi berean, arkitektoen lanbidea ezagutzen dute. Jolas hau lanbideen unitate didaktikoarekin lotuta dago. Unitate hori Asti Lekuren Haur Hezkuntzako HAZI proiektuaren barruan dago, hain zuzen ere, “garapen motorra” azpiproiektuan. Jolasa ahalik eta eraikin altuena egitean datza, […]


LHko 1. mailako ikasleak, Zugaztieta ezagutzen

Ostegunean LHko 1. mailako ikasleak Zugaztietara joan ziren, Trapagarango meatzarien auzo hau bisitatu eta berari buruzko zenbait gauza interesgarri ezagutzeko. Esate baterako, bertan meategiak zeudela jakin zuten, antzinako egurrezko etxeetan meatzariak bizi zirela eta haietako batzuk oraindik ere mantentzen direla. Funikularra egin baino lehen minerala kableetan eskegitako bagoietan edo trenbidean […]


LHko 2. mailako ikasleak, sukaldari bikainak

Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Sukalde Catering enpresak Santurtzin duen lantegian izan dira. Bertan, instalazioak bisitatzeaz gain, honelako enpresa batean nola lan egiten den zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, ikasleek protagonismo osoa hartu zuten eta, Sukaldeko profesionalen laguntzaz, kroketa ikusgarriak prestatu zituzten. Ez duzuela sinesten?… Hemen dituzue […]


DBH4 eta Batxilergoko zenbait ikasle CIFP Repélegan egon dira

Erdi mailako eta goi mailako zikloetan interesaturik dauden Asti Lekuko ikasle batzuk CIFP Repélegan izan dira aste honetan, bertan ematen diren zikloei buruzko informazioa jasotzeko. Bisitan zehar aukera izan zuten instalazioak ezagutu, informazioa jaso eta zalantzak argitzeko.