Ingeniaritza mintegiko ikasleek Industria Erronkan parte hartu dute


Asti Lekuko BAL proiektuko ingeniaritza-mintegiko batxilergoko 1. mailako ikasleek FVEMek antolatutako Industria Erronka (Reto Industria) proiektuan parte hartu dute, zeinak Bizkaiko errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzeko, STEM bokazioak pizteko eta Industria gure lurraldeko motor ekonomikoa izaten jarraituko duen etorkizuna sustatzeko helburua duen.

Programaren baitan, ingeniaritza mintegiko ikasle batzuek ITP Aero enpresa bisitatu dute eta beste batzuk Lantegi Batuak-en instalazioetan egon dira. Bisitak amaituta, BECera joan dira, Bizkaiko hainbat ikastetxetako ikasleekin batera, bertan antolatutako ekitaldian parte hartzera, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan zelarik.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.