LHko 2. mailako ikasleak, sukaldari bikainak


Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Sukalde Catering enpresak Santurtzin duen lantegian izan dira. Bertan, instalazioak bisitatzeaz gain, honelako enpresa batean nola lan egiten den zuzenean ikusteko aukera izan zuten.

Ondoren, ikasleek protagonismo osoa hartu zuten eta, Sukaldeko profesionalen laguntzaz, kroketa ikusgarriak prestatu zituzten.

Ez duzuela sinesten?… Hemen dituzue argazkiak.

Beno …, agian ikusgarriak gehiegi esatea da, baina meritu handia dutela, zalantzarik ez! Zorionak!

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.