Bost urteko umeak garapen motorra lantzen, arkitektoaren jolasaren bidez


HH5eko ikasgeletan ederki pasatu dute arkitektoaren jolasarekin. Horren bidez, haurrek mugimen-trebetasunak eskuratzen dituzte eta, aldi berean, arkitektoen lanbidea ezagutzen dute.

Jolas hau lanbideen unitate didaktikoarekin lotuta dago. Unitate hori Asti Lekuren Haur Hezkuntzako HAZI proiektuaren barruan dago, hain zuzen ere, “garapen motorra” azpiproiektuan.

Jolasa ahalik eta eraikin altuena egitean datza, eta haren altuera gero neurtuko da. Aurretik, ahalik eta zurezko bloke gehien hartu behar dituzte. Egitura bertikala muntatu ondoren, horizontalki jarriko dute lurrean, haurrek luzera (altuera) neur dezaten.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.