LHko 1. mailako ikasleak, Zugaztieta ezagutzen


Ostegunean LHko 1. mailako ikasleak Zugaztietara joan ziren, Trapagarango meatzarien auzo hau bisitatu eta berari buruzko zenbait gauza interesgarri ezagutzeko.

Esate baterako, bertan meategiak zeudela jakin zuten, antzinako egurrezko etxeetan meatzariak bizi zirela eta haietako batzuk oraindik ere mantentzen direla.

Funikularra egin baino lehen minerala kableetan eskegitako bagoietan edo trenbidean jaisten zutela ere ikasi zuten, bai eta orain dauden lakuak urak hartutako meategietatik sortu zirela.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.