Daily Archives: 18th azaroa 2022


Euskaraldia abian da!

Abian jarri da gaur Euskaraldiaren 3. edizioa, abenduaren 2ra bitartean Ahobizi edo Belarriprest gisa parte hartzeko aukera emango diguna. Asti Lekun, aurreko edizioetan bezala, zenbait ekintza antolatu ditugu ikastolako etapa guztietan. Jarduera batzuk, gure txapak egitea adibidez, bazeuden abiarazita. Gainerakoak gaurtik abenduaren 2ra bitartean joango dira burutzen. Eta zu, zeren zain […]


Mondragon Unibertsitateko graduen aurkezpena Asti Lekun

Atzo, osteguna, Mondragon Unibertsitatetik etorri ziren Asti Lekura, batxilergoko familiei euren  graduak aurkeztera. Aurkezpena 17:30ean hasi zen Hitzaldi Aretoan, eta bertaratu zirenek arretaz entzun zituzten azalpen guztiak, jakin baitakite batxilergoko ikasleentzat oso lagungarria izaten dela ahalik eta informazio gehien izatea.


‘Txirringaeskolan’ aste honetan Asti Lekun, LHko 6. mailakoekin

Aste honetan, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bizikleta erabiltzearen alde onak era praktikoan zein teorikoan ezagutzeko aukera izan dute ‘Txirringaeskolan’ elkarteak ikastolan antolatutako saioan. LHko ikasleei bideratutako proiektu hau 2009an sortu zen ikasleei zeintzuk diren bizikletaz ibiltzearen onurak -bai norberari dagozkionak (osasunean), baita gizarteari ere dakarzkionak (jasangarritasunean)- jakinarazteko […]


LH5eko ikasleek EITBren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte

Aste honetan Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek EITBren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte. Bertan egon ziren bitartean, etxeko profesionalek erabiltzen dituzten grabazio-estudioak ikusi zituzten, eta argazki batzuk ateratzeko ere aprobetxatu zuten. 5. D eta 5. B geletakoak astelehenean joan ziren, eta eguraldi ona izan zutenez, Bilbon buelta bat emateko […]


Asti Lekuko Gabonetako campusetan izena emateko epea zabalik dago

Aurten ere, Gabonetako oporretan Asti Lekun saskibaloi eta futbol campusak antolatuko ditugu, eta  izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 17tik 25era, biak barne. Futbol campusa 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta saskibaloikoa Lehen Hezkuntzako eta DBHkoei. Bi campus hauetan Asti Lekuko ikasleez gain ikastolatik kanpokoek ere, […]


Idoia Katiuska eta Txaramela Haur Hezkuntzan

‘Hazi osasuntsu’ ekimenaren baitan eta ‘Bidezko Elikadura’ elkartearekin kolaborazioan bi tailer antolatu ditugu aste honetan Haur Hezkuntzako umeekin: hiru eta lau urtekoekin Idoia Katiuska egon da eta 5 urtekoekin, Txaramela pasta tailerrekoak. HH3-4ko umeek NENDO-DANGO bolak egin dituzte Asti Lekuko 3 eta 4 urteko haurrek Fukuoka japoniarraren Nendo-Dango bolak egin […]