‘Txirringaeskolan’ aste honetan Asti Lekun, LHko 6. mailakoekin


Aste honetan, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bizikleta erabiltzearen alde onak era praktikoan zein teorikoan ezagutzeko aukera izan dute ‘Txirringaeskolan’ elkarteak ikastolan antolatutako saioan.

LHko ikasleei bideratutako proiektu hau 2009an sortu zen ikasleei zeintzuk diren bizikletaz ibiltzearen onurak -bai norberari dagozkionak (osasunean), baita gizarteari ere dakarzkionak (jasangarritasunean)- jakinarazteko helburuarekin.

Aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hartu dute parte jarduera horretan. Hitzaldi-aretoan alde teorikoa entzun ondoren, eta begiraleen jarraibideei uneoro jarraituz, kaskoa behar bezala jarri eta bizikletaren gainean trebatzeko prestatuta zuten zirkuitua egin zuten. Parte-hartzaileek bizikleta bana eta antolakuntzak emandako segurtasun elementuak izan zituzten.

‘Txirringaeskolan’ programak, gainera, aukera ematen die ikastetxeei bizikletaren erabileraren eta eskola-eremuko bide-hezkuntzaren inguruan lan egiteko. Asmoa da, batetik, nerabea bizikleta praktikatzen hastea, eta, bestetik, bide-arau oinarrizkoenak ematea, bai oinezko gisa, bai gurpildun ibilgailu baten gidari gisa.

Argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.