DBHko 4. mailako ikasleek primeran pasatu dute ikasketa bidaian


Joan den astean, DBHko 4. mailako ikasleek izugarri gozatu zuten ikastolako ikasketa-bidaian. Haiekin Deiene eta Beñat irakasleak eta Mikel, Enara, Ziortza eta Mikel begiraleak joan ziren. Kontatu digutenaren arabera, esperientzia ahaztezina izan da.

Bidaia honetan Jaca, Bartzelona eta Salou bisitatu dituzte, eta zenbait jarduera ezberdinez gozatu ahal izan dute, hala nola arborismoaz, arroilen jaitsieraz, pista-jokoaz, raftingaz, paintballaz eta bisita gidatuez (Familia Santua eta Montjuiceko panoramika barne). Ostiralean, bukatzeko, Port Aventuran eman zuten eguna.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.