Asti Lekuko 8 ikasle Normandiara joan dira Erasmus + proiektuarekin


Aste honetan ikastolako zortzi ikasle Normandiako Honfleur-en izan dira Erasmus + proiektuaren baitan antolatutako ikasle truke batean parte hartzen.

Haiekin Javi Martín eta Estibaliz Larrañeta ikastolako irakasleak joan dira, eta pasa den igandetik gaur arte, honelako egonaldietan ohikoa denez, bertako parte-hartzaileen etxeetan egon dira ostatatuta.

Bertan, beste lau herrialdetako ikasleekin batera elkartu dira (Frantzia, Alemania, Herbehereak eta Norvegia). Haiekin, herrialdea bisitatzeaz gain, egungo gazteen arazoen inguruko hausnarketa egin dute, eta, garrantzitsuena, gauza interesgarri asko ikasi dute elkarrengandik.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.