Monthly Archives: azaroa 2022


Azaroak 25, ‘Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz’

‘Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz’ lelopean aurkeztu zuen Emakundek Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko aurtengo kanpaina, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Eudelekin batera. Kanpaina bateratu honen helburua zuzenean gizonei hitz egitea izan da: «Ezetz esateko modu asko daude, baina bat bakarra ulertzeko». Kanpaina […]


‘Lau Urtaro Naturabentura’, kirola, abentura eta natura Asti Lekuko ikasleentzat

Asti Lekuko ikasleek (LH1etik batxilergora) natura ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute, urte-sasoira egokitutako askotariko jarduera dibertigarrien bidez, kirola, abentura eta natura uztartzen dituen ‘Lau Urtaro Naturabentura’ jarduera berriari esker. Jarduera hau Oskar Fernandez ikastolako aita eta espeleologiako gidariaren ekimena da. Unai Álvarezekin batera -bera ere espeleologiako gidaria- proiektu berri […]


Asti Lekuko Batxilergoko 6 ikasle Forensic Sciencen proiektuan

Asteazkenean, Asti Lekuko BAL proiektuaren baitan, batxilergoko 1. mailako 6 ikasle Erandioko ertzain-etxera joan ziren, Forensic Science proiektuaren jarduera batean parte hartzera. Forensic Science nazioarteko ikerketako hezkuntza-proiektua da, Ertzaintzak laguntzen duena eta Euskadiko 17 ikastetxek parte hartzen dutena. Joan den urrian, zenbait ikasle Leioako Artaza Jauregian egon ziren Leonardo da […]


Asti Lekuko futbolari benjamin batzuk Lezamara joan dira

Asteartean Asti Lekuko benjamin (2013) kategoriako futbol taldeetako zenbait neska-mutil Lezamara joan ziren Athleticek gonbidatuta, Bizkaiko beste talde batzuekin batera, Lezama ezagutzera eta partidatxo batzuk jokatzera. Ikastolan kategoria horretako bi futbol talde ditugunez, zozketa bidez erabaki zen nor joango ziren. Asteartean Lezaman izan ziren haurrek esperientziarekin asko gozatu zutela kontatu […]


Norvegia ezagutzen Asti Lekun Vilde eta Marieten eskutik

Europako Erasmus + proiektuaren baitan, Vilde eta Mariet ‘Job Shadowing’ bat egitera etorri dira Asti Lekura, hau da, ‘begiratuz ikastera’. Prestakuntza metodo hau beste profesional batzuek nola lan egiten duten ikusiz ikastean datza. Vilde eta Marit hizkuntza irakasleak dira Norvegian, horien artean gaztelania, eta ikastolan daudela aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 5. […]