LH5eko ikasleek EITBren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte


Aste honetan Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek EITBren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte.

Bertan egon ziren bitartean, etxeko profesionalek erabiltzen dituzten grabazio-estudioak ikusi zituzten, eta argazki batzuk ateratzeko ere aprobetxatu zuten.

5. D eta 5. B geletakoak astelehenean joan ziren, eta eguraldi ona izan zutenez, Bilbon buelta bat emateko aprobetxatu zuten. A eta E taldekoek, ordea, asteartean eguraldi txarra izan zutenez, ikastolara itzuli behar izan zuten bazkaltzera bisita amaitutakoan. Nolanahi ere, guztiek pasatu zuten ondo.

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.