Monthly Archives: otsaila 2023


Asti Lekuko 6 ikaslek lortu dute atzerrian hizkuntzak ikasteko beka

Eusko Jaurlaritzak emandako beka hauek hiru asteko egonaldia estaltzen dute, 2023ko udan  Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian ikastaroak egiteko, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta daude, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan matrikulatuta badaude. Beka hauek lortzeko, […]


Cambridgeko azterketak ikastolan egiteko izena emateko epea zabalik dago

Atzotik, otsailaren 23tik, zabalik dago Cambridgeko azterketa ofizialak ikastolan egiteko izena emateko epea. Izapidetzeko azken eguna martxoaren 24a da, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrerako edozein ikasle aurkez daiteke. Horretarako, familiek Educamos bidez jaso duten formularioa bete behar dute adierazitako epean. Asti Lekuko ingeleseko irakasleek proba egin nahi duten ikasleei […]


2023ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

“Turrun hotsa” izango da Zubi Zahar ikastolak antolatutako Ibilaldiaren 41. edizioko abestia, bideokliparekin batera, hilaren 22an Ondarroan aurkeztu zutena. Aurtengo edizioa maiatzaren 21ean izango da, ‘Xe’ lelopean, eta motorrak berotzen joateko, 2023ko Ibilaldiaren bideoklip ofiziala ikusi ahal dugu. Egin klik irudiaren gainean


Asti Lekuko inauteriak, beti bezain ederrak eta koloretsuak!

Gaur, otsailaren 17a, ostirala, Inauteriak ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditugu Asti Lekun, ikastolaren barruan zein ikastolatik kanpo garatu ditugunak. Nobedade gisa, Lehen Hezkuntzako ikasleak kanpora atera dira, eta Portugaleteko eskola-jaitsieran parte hartu dute beren irakasleek eta familiek lagunduta. Herriko kaleak zeharkatu dituzte kantuan eta dantzan, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. […]


Asti Lekuko bazkide berriei ongietorria emateko bilera

Ostegunean, otsailak 16, Kooperatibako Errektore Batzordeak, Jesús Bilbao Zuzendari Orokorrak eta Iñaki Vázquez Zuzendari Pedagogikoak 2022. urtean zehar bazkidetu ziren familiei ongi etorria eman zieten, hitzaldi aretoan izandako harrera ekitaldi baten bidez. Bilera hau urtero antolatzen da, baina pandemiagatik azken urteotan ezin izan da egin. Bertan, bazkide berriei harrera egiteaz […]


Asti Lekuko LH6ko ikasleak, TxikiDYAren prestakuntza tailerretan

Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek TxikiDYA Kluba programan parte hartu dute, ikastolan garatutako tailerren bidez. TxikiDYA Kluba DYAk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarritako hezkuntza-proiektua da, Lehen Laguntzak ikastetxeetako ikasgeletara eramateko helburua duena. Bi ordu eta erdiko iraupena duen prestakuntza-programa honek alde teorikoa eta praktikoa ditu, osagai ludikoa funtsezko […]