Asti Lekuko inauteriak, beti bezain ederrak eta koloretsuak!


Gaur, otsailaren 17a, ostirala, Inauteriak ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditugu Asti Lekun, ikastolaren barruan zein ikastolatik kanpo garatu ditugunak.

Nobedade gisa, Lehen Hezkuntzako ikasleak kanpora atera dira, eta Portugaleteko eskola-jaitsieran parte hartu dute beren irakasleek eta familiek lagunduta. Herriko kaleak zeharkatu dituzte kantuan eta dantzan, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.
Primeran pasa dute, eta horrek aise konpentsatu du aurreko lan guztia. Zorionak!

 

Asti Lekuko txikiak ikastolan geratu dira, eta, inauterietako desfile koloretsua eta ikusgarria eskaini diete familiei beren maisuekin eta andereñoekin batera, Haur Hezkuntzako barruko patioan. Beti bezala, mundiala izan da!

 

DBH eta Batxilergoko ikasleek ikastola barruan ere ospatu dute, eta horretarako koreografia original eta dibertigarriak prestatu dituzte. Hau martxa!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.