Asti Lekuko 6 ikaslek lortu dute atzerrian hizkuntzak ikasteko beka


Eusko Jaurlaritzak emandako beka hauek hiru asteko egonaldia estaltzen dute, 2023ko udan  Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian ikastaroak egiteko, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta daude, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan matrikulatuta badaude.

Beka hauek lortzeko, beste irizpide batzuen artean, aurreko ikasturteko batez besteko nota eta hizkuntzako kalifikazioa kontuan hartzen dira.

Lortutako beka bakoitzak honako kontzeptu hauek barne hartzen ditu: joan-etorriko bidaia Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo den herrialdera, bidaia-asegurua, matrikula eta bertaratuko diren hizkuntza-ikastaroko eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den ikastetxera joateko hiri-garraioa.

Beka lortu duten Asti Lekuko ikasleek honako destinoak aukeratu dituzte: Batxilergoko 2. A-ko Amagoia Cabezas eta Naroa Ruipérezek, 1. B-ko Diego Palacios eta Iraide Ingelmorekin batera, Erresuma Batuan egingo dute ikastaroa. Leire Lapresa (2. B) Irlandara joango da, eta Idaira Guarrotxena (1. B) Frantziara.

 

ZORIONAK! CONGRATULATIONS! FÉLICITATIONS!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.