Asti Lekuko bazkide berriei ongietorria emateko bilera


Ostegunean, otsailak 16, Kooperatibako Errektore Batzordeak, Jesús Bilbao Zuzendari Orokorrak eta Iñaki Vázquez Zuzendari Pedagogikoak 2022. urtean zehar bazkidetu ziren familiei ongi etorria eman zieten, hitzaldi aretoan izandako harrera ekitaldi baten bidez.

Bilera hau urtero antolatzen da, baina pandemiagatik azken urteotan ezin izan da egin. Bertan, bazkide berriei harrera egiteaz gain, zenbait argibide interesgarri jakinarazten zaizkie, besteak beste, kooperatiba eta ikastolaren organoen osaera eta funtzionamendua, Asti Leku eta ikastolen mugimendua, zerbitzuak, hezkuntza proiektua eta oinarrizko erronkak.

Aurkezpenaren ondoren, jasotako informazioa komentatu eta elkar ezagutzeko aukera izan zezaten, mokadu bat eskaini zitzaien alboko jantokian.

ONGI ETORRI ASTI LEKURA!

Artxiboko irudia (Asti Lekun, 2020ko otsailean)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.