Daily Archives: 13th azaroa 2020


Egun on zerbitzukoak, eguraldiaz gozatzen!

Ikastolako hainbat arlotan bezala, Asti Lekuko egun on harrera zerbitzua ere egokitu behar izan da egoera berrira. Ikasturte honetan, ahal den guztietan, kanpoaldean egoten dira, talde bakoitza bere esparruan, naturaz eta eguraldiaz gozatzen.   Asti Lekun, zorionez, eremu handia daukagu kanpoaldean, eta honek ahalbidetzen du ekintza ezberdin batzuk aldi berean […]


Etxean egon behar duten HH eta LHko ikasleentzako gune berriak

Etxean egon behar duten Asti Lekuko HH eta LHko ikasleek, bai gaixorik bai konfinatuta, egun horietan egin behar izango dituzten lanak euren irakasleek sortutako guneetan jasota dauzkate. Tutoreak etxetik lan egin behar duen ikasleari bidaltzen dio berari dagokion sitean sartzeko esteka, egin beharko dituen lanen argibideekin batera. Gune hauetan era […]


Badator Euskaraldia!

Euskaraldiaren bigarren edizioan GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egingo da euskaraz, 15 egunez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. 2020ko edizio honetan belarriprest eta ahobiziak izango dira protagonista berriro ere, eta oraingoan mota guztietako entitateak gehituko zaizkie ariguneak sortuz. Oraindik zaude sasoiz izena emateko! Ahobizi edo Belarriprest, AUKERATU ZURE ROLA ETA EMAN […]


Elikagaien Bankuaren aurtengo kanpaina ezberdina izango da

Laster etorriko da Elikagaien Bankuaren azaroko Bilketa Nagusia eta aurrekoetan ez bezala, dagoen osasun egoeragatik, aurtengoan ez da elikagairik jasoko, dirua baizik. Hau da, emari edo ekarpen ekonomikoa dirutan egingo da, gero elikagaiak erosteko. Bizkaiko Elikagaien Bankutik laguntza eskatu dute aurtengo kanpainan parte hartzeko era berriak zabaltzeko, eta bide batez, […]


Bizkaia Aurrera Kultura Bonua, Diputazioaren ekimena kulturari laguntzeko

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimena da, euskarri guztietako kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena. Udazken honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 26.800 bonu jarri ditu salgai, sektoreak bizi dituen une zail hauetan kulturaren kontsumoa bultzatzeko. Horretarako, bi mota ditu Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak (BAKB), […]


Rialia Museora bisita

Portugaleteko Berbalagun taldeak gogorarazi nahi digu azaroaren 19an, ostegunez, bisita gidatua egiteko aukera dagoela. Bi txanda egongo dira, 12.00etan eta 17:00etan. Kopurua mugatua denez, aurretiaz izena eman behar da, telefonoz.