Etxean egon behar duten HH eta LHko ikasleentzako gune berriak


Etxean egon behar duten Asti Lekuko HH eta LHko ikasleek, bai gaixorik bai konfinatuta, egun horietan egin behar izango dituzten lanak euren irakasleek sortutako guneetan jasota dauzkate.

Tutoreak etxetik lan egin behar duen ikasleari bidaltzen dio berari dagokion sitean sartzeko esteka, egin beharko dituen lanen argibideekin batera.

Gune hauetan era guztietako ariketak eta zereginak dituzte eskuragarri ikasleek.

Haur Hezkuntzako umeek marrazki bizidunak, abestiak, ipuinak eta esperimentuak dauzkate, besteak beste.

Lehen Hezkuntzakoek irakasgai guztietako lanak eskuratzeko aukera daukate: matematika, musika, plastika, gaztelania, euskara, ingurunea, irakurketa, ingelesa…

 

Gune hauek mailaka eta ikasgaika antolatuta daude eta oso intuitiboak dira. Horregatik, bai ikasleak bai ikasle txikienei lagundu behar dieten familiak oso erraz moldatzen ari dira.

 

Badakigu ez dagoela lagunekin ikastolan egotea bezalakorik, baina egun gutxi dira. Animo! Berehala ikusiko dugu elkar Asti Lekun!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.