Yearly Archives: 2020


Goian bego Goiuri Lanseros

Gaur, tamalez, beste berri txar batekin gatozkizue. Ostiralean, maiatzak 22,  Goiuru Lanseros,  Asti Lekuko ikasle ohia eta Libe Gónzalezen ama (LH1E), zendu zen. Javik, bere senarrak, argazki polit hau helarazi digu horrela gogoratu dezagun, pozik eta irribarretsu. Gehiago irakurri Goian bego Goiuri


Agur t’erdi, Ángel Simón

Atzo, maiatzak 21, Ángel Simón (Autobuses Simón) zendu zela jakin genuen. Langile nekaezina, apala eta bihotz handiko gizona zen, baina, beste edozeren gainetik, Asti Lekuren laguna, benetako laguna, laguntasun hitzari zentzua ematen diotenetarikoa. Simón abizena eta Asti Leku lotuta egon dira hasiera-hasieratik. Izan ere, gure ikasleak ikastolara ekartzen zituen bere […]


Ikastolen jaiak, udazkenean

«Udazkenean udaberri berri bat edukiko dugu». Iragarpen baikorra egin du Ikastolen Elkarteak. Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuten, eta orain aurreikusita dauzkaten data berriak ezagutzera eman dituzte. Irailaren 20an, duela egun batzuk aurreratu bezala, Herri Urrats ospatuko dute Senperen; urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, […]


Nola egin iragazkia daramaten maskarak etxean

Dakizuenez, aste honetako ostegunetik aurrera maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei urtetik gorakoek leku itxi guztietan eta 2 metroko distantzia mantendu ezin denean leku irekietan. Maskarak egunero erabiliko baditugu,  familia batek hilabetean erosi beharreko kopurua altua izango denez, gero eta lagun gehiago animatzen ari dira etxean egitera.  Hona hemen irazkia daramaten maskarak […]


2020ko Ibilaldiako materiala, salgai

Ibiladialdiako materala erostera animatzen gaituzte Txintxirri ikastolatik: “Ibilaldiako materialaren salmentarekin apurka-apurka hasi gara berriz ere. Laster online denda izango dugu martxan. Orain, ikastolara hurbiltzen bazara, materiala ikusi eta erosteko aukera izango duzu. Denon laguntza behar dugu, beraz, animatu!” “Maiatzaren 22, 23, 29 eta 30ean salgai izango duzue ibilaldiko materiala Ikastolako […]


“Inspiraciencia”, Zientzian inspiraturiko kontaketa-lehiaketa

“Dagoeneko zabalik dago inspirazio zientifikoa duten kontakizunen izen-emate epea, bidali zurea ekainaren 7a baino lehen!”. Horrela gonbidatzen gaituzte, erakunde askok lagunduta Kataluniako CSIC ordezkaritzak antolatutako zientzia eta literatura batzen dituen proiektu honetan parte hartzera. “Ekimen honek, zientzia eta literatura bateratuz eta fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko aukera sortu nahi du. […]


Guraso.eus-ek bi ekimen interesgarri proposatzen dizkigu

Bitar-bask elkarteak bizikidetza familian lantzeko bideo-hitzaldiak antolatu ditu Bitar-bask elkarteak hainbat bideo-hitzaldi antolatu ditu ikasleek trebetasun eta gaitasun emozionalak eta gatazkak konpontzeko gaitasunak ikasten eta garatzen jarrai dezaten. “Nola aurre egin gatazkei?” taldeak familien, ikasleen eta irakasleen ondoan jarraitu nahi du une berezi hauetan. Antolatzaileen esanetan, interesgarria da familiek beren […]