Bizkaia Aurrera Kultura Bonua, Diputazioaren ekimena kulturari laguntzeko


Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimena da, euskarri guztietako kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena.

Udazken honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 26.800 bonu jarri ditu salgai, sektoreak bizi dituen une zail hauetan kulturaren kontsumoa bultzatzeko.

Horretarako, bi mota ditu Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak (BAKB), baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

A motako BAKB: 25 euroan, edozein kultura produktu erosteko (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak salbu).

B motako BAKB: 15 euroan, euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmeak, dokumentalak, jokoak eta bideojokoak eta Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak edo bazkidetzak) eta euskaraz egiten diren kultura-ikuskizunetarako sarrerak erosteko (zinea, antzerkia, dantza, musika kontzertuak…).

 

Argibide guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.